Ekintzailetzaz eta sormenez betetako bizitza izan zuen Hélène Feilletek (1812-1889). Hélène Parisen jaio zen eta margolari familia bateko kide zenez, heziketa artistikoa jaso zuen. Bere aitak, Pierre Jacques Feilletek, José de Madrazo buru zuen proiektu garrantzitsu batean parte hartu zuen Madrilen, Prado Museoko obra handiak litografien bidez erreproduzitzean zetzana. Bere amaren aldeko aitona ere margolaria zen, bere semearen maisua izan zen bitartean.

Hélènek eta bere ahizpa Blanchek, beren familia giroari esker, artista gisa prestakuntza jaso ahal izan zuten. Garai hartan oso emakume gutxik jaso zezaketen arte hezkuntza, Arte Ederretako Eskoletan sartzea debekatua baitzuten emakumeek. Bi ahizpa hauek gainera profesionalki ere ekin zioten arteari, eta hori are bitxiagoa zen orduan. Pintura eta litografia landu zituzten, inpresio teknika honek harrizko plantxak erabiltzen ditu tintak aplikatzeko. Hélènek Madrilgo giro artistikoa ezagutzeko aukera izan zuen, aitarekin eta familiarekin hara joan zenean, eta “El Artista” aldizkarian parte hartu zuen, argitalpen enblematiko honetan bost litografia argitaratuz. Madrilen egon zen bitartean, Pérez de Villaamil espainiar erromantizismoko margolari eta grabatzaile esanguratsuenetako baten ilustrazioak erreproduzituko zituen bi litografia egin zituen, Mesonero Romanosen “Panorama Matritense” libururako.

1834 urtetik aurrera, Hélène Baionan bizi izan zen, bere familiarekin batera. 1842an, Frantziako Barne Ministerioak margolan bat enkargatu zion, Orleanseko dukeak hiri honetara egin zuen bisita irudikatzeko. Lana erakunde batek enkargatu izanak, margolariak garai hartan zuen ospea adierazten du, izan ere pintura historikoa tradizionalki gizonei bakarrik esleitutako generoa zen.

Hiri horretan bizi zela, bere ahizpa Blancherekin batera, anbizio handiko proiektu bati ekin zion: euren litografiak ilustrazio gisa agertuko zituen Euskal Herriko hainbat gida turistiko egin zituzten. Charles Hennebuttek editatu zituen, Blancherekin ezkondutako inprimatzaile eta editorea. Garai hartan, argazkigintza oraindik ez zen erabat zabaldu, eta oso ohikoa zen grabatuetara jotzea argitalpenak ilustratzeko. Lanik esanguratsuena “Guide du voyaguer de Bayonne a St-Sébastian” izan zen, 1852an argitaratua.

Bi ahizpak Euskal Herrian zehar ibili ziren, euren gidetan sartuko zituzten lekuak dokumentatuz. Horretan ere aitzindariak izan ziren; izan ere, XIX. mendean, bidaien eta esplorazioen mende handian, ez zen ohikoa emakumeek bidaiatzea. Begien aurrean zuten paisaiaren zirriborro bat egiten zuten arkatzez edo ikatz-ziriz, eta gero, Baionara itzulitakoan, litografia bihurtzen zuten. Hondarribia irudikatzeko aukeratutako irudian, Kale Nagusiaren irudi bereizgarria ikus daiteke, Santa Maria atetik begiztatua, atzean Elizaren dorrea duela. Alde zaharreko soslaiaren ikuspegi eder bat ere badago, Hendaiatik irudikatua, eta beste bat, beharbada, Puntal ingurutik. Batzuetan, marrazkiak baztertu eta ez ziren litografia bihurtzen, Denda kaleko eta bertako hegalezko balkoien ikuspegi bitxi baten zirriborroarekin gertatu bezala. Ahizpek eskuz esku egiten zuten lan, eta batzuetan, batek marrazkia egiten zuen, besteak litografia egiten zuen bitartean.

Geldialdia: Badiaren gaineko begiratokia

Hondarribiko txoko horretatik Txingudiko badiaren gaineko ikuspegirik ederrenetakoa ikus daiteke. Bidasoaren bokalearen konfigurazioa ikusiz gainera, hiru udalerrien egoera hobeto ulertzen da. Zenbatezinak dira ibaiaren beste aldetik, Hendaiatik, margotu diren Hondarribiko herriaren silueta bereizgarria duten artelanak. Askok kanpandorrea dute elementu adierazgarriena, Feillet ahizpen grabatuetan ageri den bezala.

Pin It on Pinterest

Partekatu