Mendeetan zehar, emakumeok historia liburuetako orrietatik baztertu gaituzte. Biografia gutxi batzuek baino ez dute iraun, emakume noble, printzesa edota erreginen inguruan gehienetan. Gainera, paper pasibo bat esleitu izan diete haiei edo, botere-karguak bete izan bazituzten, konnotazio gutxiesgarriz estali izan dituzte. Hala ere, Aro Modernoko dokumentazioa aztertuz gero, emakume ugari agertzen dira lerro artean, enpresaburu garrantzitsuak izan zirenak edo garai hartako gizartean txoko bat egitea lortu zutenak, besteak beste. Eta, jakina, askoz gehiago izan ziren mota guztietako ekonomia-, kultura- edo gerra-jardueretan parte hartu zutenak, historiak kontrakoa esaten tematu arren.
XVII. mendeko emakumeek ezin zuten armadan sartu, gizon gisa aurkeztu ezean, Katalina Erausokoaren kasuan bezala. Baina behar izanez gero, gizonik adoretsuenak bezala borrokatzen ziren. 1638ko Hondarribiko setioa horren erakusgarri ona da.
“Hondarribia Hiri oso noble eta leialaren garaipen gogoangarri eta zoriontsuaren egunerokoa” izeneko kronikan jasotzen diren testigantzak argigarriak dira. Hondarribiko emakumeak Amazonekin alderatzen dituzte: mitologia grekoaren arabera, emakume gerlariek soilik osatzen zuten leinu mitikoa zen Amazonena, eta borrokarako zuten ausardiagatik ziren ezagunak. Izen ezezaguneko autorearen arabera, nazionalitate ezberdinetako soldaduak harrituta geratu ziren emakumeek bretxan egiten zuten lanarekin, bai balekin, bolborarekin zein pikekin. Ez ziren erretiratzen, ezta gobernadorearen eskariaren aurrean ere: iraganeko ekintzetan gizonen lagun izan baziren, setioan ere hala izango zirela argudiatu zuten, nahiz eta horrekin heriotza aurkitu. Hildakoak eta zaurituak erretiratzeaz ere arduratzen ziren, horiek ehortzi edo sendatzeko. Hondarribiko emakumeak ezagutzen ez zituztenen horiek harrituta geratu ziren euren ausardi eta kemenagatik.
Setioaren ostean idatzi eta erreferentziazko idazkien artean dagoen testu batean, José Moretek honela zioen: “Zein adorerekin ekin zioten biztanle gutxi horiek, heriotzarekiko mespretxuz, etsaien tropa ugariren aurka arriskuz beteriko setioa gainditzeko ahaleginari; emakumeak eta mutil-koxkorrak ere ahalegindu ziren”. Lekukotasun gehiago daude: “Nahiz eta setioak hirurogeita bederatzi egun iraun, adoretsu eta irmo defendatu zuten munduaren begien aurrean; hiru erasori eutsi zioten egun batean harresian hiru zulo zabalik egonda ere, eta bostehun gizon bakarrik izanda ere: bizilagun zein soldadu, osasuntsu eta zaurituak; emakumeek (gizon kopuru txikiagatik) antzinako Amazonen antzera ekin zioten”.
Horrela diote dokumentu-iturriek. Baina, testuek kontatzen dutenaz haratago, ez du axola emakumeak borrokatu ziren ala ez. Historian dugun papera ezin du inork ukatu, ez iraganean, ezta gaur egun ere.