2001 eta 2002 urteak ezberdinak izan ziren ere. Aurreko urteetako Alarde egunak tentsio eta konfrontazio handikoak izan ziren. Horrek desgaste eta min handiak eragiten zituen, kontuan hartuta urte osora luzatzen zela gatazka. Gainera, 2001ean Alarde pribatizatuaren alde irten ziren sententziek emakume soldadurik gabeko Alarde tradizionala babesten zuten, eta, hortaz, Ertzaintzak emakume soldaduak Alardean ez sartzeko agindua zuen.

Frustrazio, indignazio, tristura eta inpotentzia handiko urteak izan ziren. Izan ere, sei urte zeramatzaten saiatzen eta borrokatzen, eta bazirudien guztia kontra zutela. Bide judiziala ere agortzen hasi zen. Hala ere, nahiz eta indarkeriazko egoera horiek gertatu, Jaizkibelek bere sorreratik inoiz ez zion irailak 8an desfilatzeari utzi: kalean egon zen. 2001 eta 2002an baimenekin arazoak izan zituzten eta, Alardean sartuz gero Ertzaintzak kanporatuko zituztela jakitun, urte horietan herriko bazterretatik desfilatu zuten, Saindua ingurutik.

2003. urtera arte itxoin behar izan zuen Jaizkibelek lehen aldiz ibilbide osoa egin ahal izateko; hori bai, konpainiak bakarrik eta ordutegi desberdin batean. 11.00etatik 13.00etara desfilatzeko baimena eskatu zuen Jaizkibelek, Alarde tradizionaleko ordutegitik guztiz kanpo, eta lortu zuen. Jaizkibeleko kideek oso positiboki baloratu zuten ibilbide osoa egitea. Ixabel Alkain Jaizkibeleko kapitainak gatazkaren amaieraren hasiera zela adierazi zuen, nahiz eta ohartarazi bide luzea zutela oraindik ere egiteko.

2004. urtean berdin gertatu zen. Jaizkibel konpainia Alarde tradizionalaren ondoren atera zen, hasieran pankarta bat zeramatela, Alarde publiko eta bakarra eskatzen. Ordurako Alardea pribatizatua zegoen:horrek herriaren muturreko sektorea lasaitzea eragin zuen eta tentsioa jaisten joan zen. Izan ere, jada ez zen ofentsiba hori behar emakume soldaduak Alardean sartzea ekiditeko: momentu horretatik aurrera Ertzaintzak beteko zuen paper hori.

ARGAZKIA: Jaizkibel Konpainia

Pin It on Pinterest

Partekatu