Poliki-poliki, Jaizkibelek espazio berriak irabazi zituen. 2005. urtean EAEko Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legea indarrean sartu zen eta bertako artikulu batek hurrengoa zioen: “Debekatu egiten da emakumeek gizonekiko berdintasunean parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura-jarduerarik antolatzea eta egikaritzea gune publikoetan”. Hori irakurrita, askok pentsatu zuten Alarde tradizionalak desfilatzen jarraitu ahal izateko emakume soldaduak onartu beharko zituela, baina legeak interpretazio ezberdinak izan zituen eta borondate politikorik ez zen egon Alardean artikulu hori aplikatzeko.

Berdintasunerako Legeak Jaizkibel konpainiak ordutegietan lehentasuna izatea eragin zuen;ondorioz, Alardeko ordutegia lortu zuen, eta Alarde tradizionalaren aurretik desfilatu zuten. Poliki-poliki, espazio eta denboraren bazterretatik, Jaizkibel konpainia zentroa konkistatzera pasa zen. Horren ondorioz, 2005. urtean, urte luzeetan luzatuko zen beste tradizio eta praktika martxan jarri zen lehen aldiz: plastiko beltzak. Lehen urteetan plastiko beltzak oso altuak ziren eta Kale Nagusi osoa hartzen zuten.

2005. urtean ere dagoeneko kantineraren merienda ospatu ahal izan zen. Arratsaldean meriendaren bueltan jai girora gerturatzeko aukera txiki bat egon zen. Denda kalean. Meriendarekin beste espazio bat konkistatu zen, alaitasunaren, ospakizunaren espazioa; izan ere, emakumeei desfilatzeko eskubidea ukatu zitzaien, baina jaia bizitzeko eta ospatzeko aukera ere kendu zieten lehen urte horietan. Eguneko tentsioak atzean utzi eta elkarrekin egunean bizitakoak partekatzeko eta disfrutatzeko momentua bihurtu zen. Toki ezberdinetan egin izan dira merienda horiek; Denda Kalean, Zezen Plaza auzoan, Olagarro elkartean…

ARGAZKIA: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS 

Pin It on Pinterest

Partekatu