Aldaketak aldaketa, 2005etik aurrera urtero desfilatu du Jaizkibel konpainiak Alarde egunetan. 2020 eta 2021 urteak izan ziren salbuespena; izan ere, COVID-19ak sorturiko krisiak eta horri aurre egiteko harturiko neurriek bi urteetan jarduera masiboak debekatu zituzten.

2005etik aurrera plastiko beltzak Hondarribiko tradizioaren ikur bilakatu badira ere, txikitzen joan dira, 2022an desagertu diren arte. Hondarribia bazterketarekin lotzen den irudiaren aurrean, Jaizkibelek Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria antolatzen du urtero, 2015etik. Ekimen horrek “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egin duten pertsonak edo erakundeak” aintzat hartzeko helburua du.

Hasierako garaian zegoen urte osoko tentsio eta gatazka ere lausotzen joan da, eta Alarde egunera mugatu. Konpainia handitzen joan da: 1997an 52 kideek desfilatu zuten Jaizkibelen eta 2022an 1.000tik gora izan ziren. 2006tik aurrera gertatu zen parte-hartzaileen kopuru-igoera handiena, gazte belaunaldi berri bat desfilatzen hasi baitzen. Zifra horiek konpainian desfilatzen dutenenak dira, baina kanpoan eta Jaizkibel babesten geroz eta gehiago ere izan dira. Azken urteetan, Gipuzkoa Plazan egiten du Jaizkibel konpainiak Alarde amaierako Zapatero ekitaldia, konpainia babesten duten lagun guztiekin, eta borroka eta jaia elkar topatzen diren leku nagusia bihurtu da. Aipatu bezala, 2023. urtean Udal-gobernuaren aldaketak esperantzak ekarri ditu, Alardearen inguruko Udal politiken norabide berriak gatazkaren konponbidean lagunduko duelakoan.

ARGAZKIA: FOKU 

Pin It on Pinterest

Partekatu