Nahiz eta parean dugun iturria XIX. mendean eraiki, gutxienez berrehun urte lehenagotik bazen iturri bat Berdellegin edo Merdellegin (Irungo “komun zuloetako” hondakinak horra joaten ziren, eta baliteke azken izen horren jatorria hori izatea. Irungo lur preziatuena ere bazen, ongarrituena zelako).
Gaur egungoa Lehen Gerra Karlistaren ondoren jarri zen, XIX. mendearen erdialdean, iturrietan eta hirigintzan egindako erreforma handiaren baitan. Baina benetan interesatzen zaiguna ez da hainbeste iturri hau, baizik eta iturri honen inguruan lan egiten zuten emakumeak: urketariak.
Etxeetan urik ez zegoenean (eta ura ez zen Irungo etxeetara iritsi XIX. mendearen amaierara arte), norbaitek joan behar izaten zuen iturri eta erreketara ur eske. Aberatsen etxeetan, neskame bat izaten zen ia bere lanaldi osoa ematen zuena etxera ura ekartzen: oso goiz hasten zuten lanaldia, nagusiek ura izan zezaten goizean garbitzeko eta gosarirako, eta eguna ematen zuten pisu handiko suil eta pedar haiek garraiatzen. Lan horretan aritzen zen normalean neskameetan gazteena eta esperientzia gutxien zuena.
Baina emakume independenteak ere aritzen ziren lanbide horretan. Ez zuten etxe jakin batentzat egiten lan. Etxez etxe saltzen zuten ura edo, bestela, kalean bertan, bero handia egiten zuenean.
Urketariak oso politizatuak zeudela esaten zen, eta nortasun handiko emakumeak zirela. Ez da harritzekoa, eguna iturrian eta kalean pasatzen baitzuten.