Julia Iruretagoienak oso bizitza intentsoa izan zuen. Sozialista amorratua, irakaslea, exilioak markatua… Exiliatuei emandako laguntza antolatzeagatik nabarmendu zen.
1886an jaio zen. Leon Iruretagoiena zuen aita, eta Maria Selles hendaiarra, ama. Oso familia errepublikazalea zen. Aita, Errepublika iritsi baino lehen, Irungo alkate errepublikazalea izan zen. San Juan plaza inguruan dagoen kaleak Juliaren aitari egiten dio omenaldia, Juliak, baina, ez du kalerik Irunen.
Julia, gaztetatik politkoki konprometitua, Donibane Garazin ezagutu zuen bere senarra izango zen Tomas Meabe. Meabe bizkaitarra zen, baina jazarpen politikoa zela eta, mugaren beste aldera jo behar izan zuen exiliora. Tomas, abertzalea zen hasieran, eta bere lagun Sabino Aranak, euskal abertzaletasunaren sortzaileak, aginduta Bizkaian indartzen ari zen sozialismo berria ezagutzen hasi zen. Ideologia horrekin maitemindu eta sozialista porrokatua bihurtu zen. Hark sortu zuen gaur egun oraindik jardunean den Juventudes Socialistas de España elkartea.
Biek bizi gorabeheratsua eta zailtasunez betea eduki zuten, ezkutuan eta ihesean beti. 1912an seme bat eduki zuten, Leon. Tomas baina tuberkulosiak jota hil egin zen.
Tomas hil ondoren hasi zen, hala ere, Juliaren benetako abentura. Hasiera batean familiarekin Irunera itzuli bazen ere, azkar joan zen berriz ere Julia Madrilera. Agrupazio Sozialistan afliatu eta Emakume Ikasleen Erresidentziako zuzendaritza taldean hasi zen lanean.
Julia gogoz borrokatu zen emakumeek ikasteko eskubidea izan zezaten, eta hainbat mugimendutan ibili zen: Maria de Maeztu zirkuluan lehenengo, eta feminismoaren sehaska izan zen Lyceum clubean, ondoren Juliak lagun min bat izan zuen: Victoria Kent. Kent Espainiako estatuan Unibertsitatera sartu zen lehen emakumea izan zen, eta, horrez gain, auzitegi militar baten aurrean abokatu lanak egin zituen munduko lehen emakumea ere bai. Emakumeek bozkatzeko eskubidea ez zutenean ere, ordezkari politikoa izatea lortu zuen. .Kent eta Iruretagoiena garaiko pentsaerarako oso aurreratuak ziren. Bikote izan zirela ere uste da.
Bizitza ez zen samurra izan Juliarekin. Bere seme Leon, 1936ko gerran lehergaien laborategi baten arduradun zela hil egin zen. Atsekabeturik, Julia familia eta Kentekin Parisera joan zen eta han bizi izan zuten 1936ko gerra. Urte batzuk geroago, Bigarren Mundu Gerra zela eta, berriz egin behar izan zuen ihesi, lehenik New Yorkera eta handik Mexikora. Bertan, Estatu espainoletk ihesi joandako errepublikar exiliatuei laguntzen buru belarri aritu zen 1954. urtean hil zen arte.
Juliaren azken nahia bere senar Tomas Meabe eta seme Leonen ondoan lurperatzea zen. 2017an bete zen Juliaren nahia, Derion hiruei elkarrekin lur eman zitzaienean.