Emakumeek Alardean parte hartzearen aldeko aldarrikapena aspaldikoa da. 1976. urtean dugu lehen aldarrikapen horren berri. Zehazki, Alardearen Batzarrak urte hartako maiatzaren 21ean egindako bileraren aktan aurki daiteke. Han, Alardeko Musika Bandaren zuzendariordeak hiru emakumeri egin nahi zien lekua. Nahiz eta, lehenago edo beranduago Banda osatzen zuten emakumeek beren postua aldarrikatu eta gaia serioski mahai gaineratuko zela aurreikusi, ez zen eztabaidarako tarterik hartu eta Juntak parte-hartzea gizonei bakarrik mugatzea erabaki zuen.

Bi urte beranduago, berriz ageri da aldarrikapena “San Martzialgo Alardean andereñoen-konpainia bat eratzeari buruzko Isabelen eta Rosaren idatzian”. Bi neskatok idatzitako gutun horretan, alardean parte hartzea erabaki zuten emakumeek hogei urte geroago planteatutako zituzten arrazoi berberak jasotzen dira: Irundarrak direla, eskubidea dutela, eta haien parte hartzearekin jaiak elkartuagoak eta alaiagoak izango direla. Berariaz eskatzen dute gizonek bezala janztea, eta ez kantinera gisa.

Baina, gaur egungo aldarrikapenaren aurrekaririk zehatzena 1979an izan zen. Sortu berria zen Jai Batzorde Iraunkorrera bertaratu eta emakumeek Alardean parte hartzeko aukera mahaigaineratu zuten. Euren proposamena gutxietsi egin zen batzordean. Eskariak lortutako sona eta sufritutako manipulazioak harrituta, emakume horiek “Irungo emakumeak” izeneko taldea osatu eta gertatutakoa salatu egin zuten egunkarira bidalitako gutun baten bidez. Gizon jakin batzuek erabilitako oldarkortasuna eta erantzunen izaera burlesko eta parodikoa salatu zuten, bereziki rol sexualetan oinarritutakoa.

Eztabaida horren ondoren, “Irungo Emakumeak” taldeak gaia albo batean utzi zuen, ez ordea, emakumeek, aldarrikapena bizirik zegoen.

Hamabost urte ondoren, 1995eko martxoaren 8aren atarian, Bidasoaldeko Emakumeak sortu zen eskualdeko emakume talde guztien koordinazio gune gisa. Uxoak, Argiri, Legaleon T, Argoiak, Mujeres Independientes, HB-ko emakumeak, Enbata eta Emeki taldeek indarrak batu zituzten BAEn, eta, han planteatzen dute HBko emakumeek emakumeen alardean parte-hartzeko aukera. Talde batzuen erresistentziarekin bada ere, (1997an BAE utzi egingo zutenak) Amaia kultur etxean mahai-inguru bat egitea adosten dute. Bertan, emakumeek alardean parte hartzeko duten eskubidearen aldarrikapena jendaurrean agertzen da.

Une horretatik aurrera, BAEko militanteak izango dira borroka honen aitzindariak, errebindikaziotik praktikara eramanez. Urrats horrek pisu handia izan zuen urte askoan, gehiegizkoa izan baitzen haien eskariak jasotako bortizkeria.

Amaian izandako mahai-inguruaren ostean, eta EA, HB eta IUko zinegotzi eta ordezkari batzuen eskutik Alardeko Juntan bertan aldarrikapena azalduta, 1996ko apirilean egindako osoko bilkuran Alardearen Ordenantza zuzentzea erabaki zen.

Ordenantza berrian Alardea “soldaduek” osatuko zutela zioen artikulu bat zegoen; soldadu hitza gizon eta emakumeen zentzuan interpretatzea zen proposamena, eta azalpen hori ondo jasota geratzea Ordenantzan. Esplizituki adieraztea alegia, arrazagatik, sexuagatik edo erlijioagatik ezin zitzaiola inori ukatu alardean parte hartzeko aukera. Zuzenketak ez zuen aurrera egin, aurkako 16 eta aldeko 8 bozkarekin.

Une horretan, berrogeita hamar emakumek baino gehiagok udalbatzan utzi zuten euren zapi gorria, festetan parte hartzeko duten eskubidearekin batera itzultzeko eskatuz.

Pin It on Pinterest

Partekatu