Nahasmena izugarria zen: konpainia asko ez ziren Jeneralaren esanetara jarri armen ikuskatzean, banderatxoa ukatuz eta keinu txarrekin harrera eginez. Komandanteak ere ez zuen Jenerala lagundu. Paskinez bete zen hiria, Dunboa auzotik desfilatzera deituz eta Urdanibia plazako abiada tradizionalera ez joatera gonbidatuz.

Arratsalde-gauean zehar, Alarde Alternatiboan desfilatzea erabaki zuten konpainiak gehitzen hasi ziren. Artilleriako bateriak bozketaren emaitza ontzat emango zuela jakinarazi arren, goizaldeko ordu txikitan ez zen Alarde Alternatiboaren deiari uko egiten zion konpainiarik geratzen.

Bestalde, emakumeen parte hartzearen aldekoek alkateak Artilleriaren atzean esleitu zien lekua onartzea erabaki zuten, eta bi ordezkari Vergara jeneralaren etxera joan ziren, haien parte-hartzearen berri emateko. Inork ez zituen jaso, ordea.

Goizean, konpainiaren bat agertuko zelaren itxaropena zegoen, baina ez zen hala izan.

Vergara jenerala bera ere “Alarde alternatiboaren” buru izan zedin “konbentzitu” egin zuten gauean. Haren ondoan dimititu zuen Beñardo Urtizberea komandantea zegoen, hurrengo urtetik aurrera jenerala izango zena.

Emakumeen parte hartzearen aldekoek osatutako konpainia, ordenantzak ezarritako orduan abiatu zen Urdanibia Plazatik. San Martzial aldapan gora egin zuten ia ikuslerik gabe, baina hainbat eraso eta botila-jaurtiketei aurre eginez. Euskal Herriko txoko ugaritatik etorritako herritarrek osatutako elkartasun-lokarri batek inguratuta egin zuten aurrera. Herritar hauek jasan zuten erasoen alde bortitzena, zenbait zaurituak izan ziren, baina ez zituzten bakarrik utzi.

Udalaren ateetara iritsi zirenean hiriko bandera emateko eskatu zuten, egun horretan hirian zihoan legezko alarde bakarra osatzen zutela argudiatuta. Ez zieten bandera eman eta Alardea bertan behera utzi zela esan zieten ere.

Pin It on Pinterest

Partekatu