Apirileko osoko bilkuratik aurrera, zurrumurruz, mehatxuz eta irainez bete zen hiria. Tentsio hori handituz joango zen egunak igaro ahala. Egoera hain zen jasangaitza, alardean parte hartzeko asmoa zuten emakumeek, banan-banan, babesa eskatu zioten Udalari. Irungo erakunde nagusiaren erantzuna baina, haien segurtasuna bermatu ezin zuela izan zen.
Ekainaren 30ean, goizean goiz, emakumeen parte hartzearen aldeko zenbait emakume eta gizon Ama Xantalen ermitan bildu ziren jarduera-ildoak adosteko. Azken unean jantzi, Urdanibia plazak Korrokoitzekin duen bidegurutzean itxaron eta sartzeko adostutako unearen zain gelditu ziren. Ama Xantalen konpainia haien aurrean igaro zenean, eskopetarien ilara bat gelditu eta “Barrura, barrura” oihuak entzun ziren. Eta sartu ziren.
Berrogeita hamazazpi emakume eta, gutxi gorabehera, gizonezko kopuru bera inoiz berdina izango ez zen alarde batean sartu ziren.
Nahasketa handiko uneak izan ziren. San Martzialeko aldapan barna emakumeak sakabanatuta igo ziren, arropa kendu nahi zieten, heldu egiten zieten, eta bidean jartzen zen publikoaren erasoak jasan zituzten¡n. Oso nekeza izan zen. “San Martzial kalearen igoera kalbario bat izan zen emakume eskopetarientzat”, zioen Diario Vascok hurrengo egunean.
Zailtasunekin iritsi ziren San Juan plazara. Han, soldadu askok inguratu eta, hartxintxarra eta freskagarri-latak jaurti zizkieten, alde egiteko garrasika aginduz. Udaltzaingoak babes-lokarri bat eratu zuen inguruan, baina oraindik ere konpainiak iristen ari ziren eta tentsioa jasanezina zen.
Udaletxeko arkupeetara bultzatuak eta baztertuak izan ziren. Euren nahia agertzen zuen gutun bat eman nahi zioten jeneralari, Komandante medio. Beñardo Urtizberea komandantea baina, bi aldiz ukatu zen gutuna jasotzera, tentsioa areagotuz. Azkenik, alkateak eta Kultur Ordezkariak jaso zuten gutuna, plazara bertaratu ostean.
Bien bitartean, emakumeek irainduak izaten jarraitu zuten eta babes-lokarria hausten ere saiatu ziren. Atera ahal izan zutenean, alboko eskailera batzuen bidez egin behar izan zuten; izan ere, plaza utzi ondoren, publikoak indarkeriaren erreleboa hartu zuen. Eskailerak jaitsi ondoren, ahalik eta azkarren sakabanatu, eta arropak aldatzera joan ziren beraien burua babesteko.