1998ko urtarrilean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren bi epaik emakumeek Alardeetan desfilatzeko eskubidea zutela adierazi zuten, bai Irunen eta baita Hondarribian ere. Beren herrikide gizonezkoen baldintza beretan gainera. Auzitegiak mahai gainean jarritako argudio nagusia, Alardearen funtsa oroitzen diren gertaerak zehatz-mehatz gogora ekartzea ez dela izan zen. Baina —eta hemen dago garrantzitsuena—, hala izan arren, berdintasun-printzipioari aurka egin ezin dion ohitura bat izango litzateke alardea.

Hondarribian ez bezala, Irungo Udalak bere hasierako ideiari eutsi eta ez du helegiterik aurkeztuko. Bai ordea, Irungo Betiko Alardeak, zeinek gainera, epaia ez betetzeko deia egin zion herriari. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak bi errekurtsoak onartu zituen gaia Gorenera eramanez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 1980ko Ordenantza indargabetu nahi zuen udal erabakia kautelaz etetea agindu zuenez, Udalak nolabait Alarde bat antolatzeko obligazioa zuen. Hala, Udalak legezkotasuna beteko zuen alarde baten alde egingo zuela iragarri zuen , eta “hori gauzatzeko beharrezkoak ziren giza baliabide, baliabide material eta ekonomiko guztiak eskaintzeko prestutasuna agertu zuen. Alabaina, jaiotzear zen alarde berriari zilegitasuna kentzen zioten zenbait erabaki hartu ziren. Hala nola, Udalbatzak Alardean ez parte hartzea, Alardearen Jenerala maiatzeko ohiko osoko bilkura berezian ez aukeratzea edota hiriko bandera alarde honi ukatzea.

Roman Rico alkateordea buru zela, maiatzaren 20an egin zen alardea antolatzeko lehen bilera, eta ,

eremu eta ideologia askotariko hogeita hamar bat pertsona bertaratu ziren. Ahalik eta lasterren denontzako alarde bakarra antolatzea zuten helburu. Bide horretan, Alarde diskriminatzaileko agintari guztiei gutun bat helarazi, eta Alarde integratzailearekin bat egiteko eskatu zieten. Egun gutxi batzuk geroago, Infanteriako lehen konpainia birfundatu zen, eta Alberto Lizarraga izendatu zuten jeneral. Haren ondotik beste konpainia batzuk etorri ziren.

Aldi berean ordea, Udal Alardearen Junta eta hura babesten zuten pertsonak erasoak jasaten hasi ziren paskina anonimoen bidez. Pertsona horietako askok atzera egin zuten emakumeen parte-hartzearen aldeko aldarrian, haien bizitzan eta lanbideetan oso ondorio larriak izaten ari zirelako. Presioa jasanezina zen.

Gauzak horrela, tentsioa hazten joan zen berriz Alardearen aurreko egunetan… Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak bi alardeen ordutegiak eta ibilbideak arautzeko ebazpena eman zuen, orden publikoko arazo argia zegoelako. Barne Departamentuak onartu egin zuen Alarde diskriminatzaileko antolatzaileek proposatutako irteera ordua, goizeko 7ak, baina ibilbidea aldatu egin zien. Bestalde, eta urte hartan bakarrik, Udal Alardeak ibilbide eta ordutegi tradizionalak izan zituen, Udalaren jai egitarauan agertzen baitzen.

Erabaki horien aurrean, presioa eta indarkeria berriro piztu ziren: Aurreskua berriz ere bertan behera utzi behar izan zen, jaietako programak San Juan sura bota ziren eta alkatea txistu artean hartu zuten sua piztera zihoanean. Alkateak Maribel Castello Kulturako zinegotzia kargutik kendu zuen, emakumeen parte hartzearen aldeko defendatzaile argia baitzen.

Pin It on Pinterest

Partekatu