2000.urteko azaroan, EAJk proposatuta, Udal Alardearen ordutegiari buruzko edozein aipamen ordenantzatik ezabatuko zuen mozioa onartzen du Udalak. Hau horrela, Alardeko ordutegiak Osoko Bilkurak erabaki beharko zituen urtero urtero. Erabaki horren ondorioz, Udal Alardea antolatzen ez jarraitzeko erabakia agertu zuen BAEk prentsaurreko bidez.
Alarde Baztertzailea Ikuskizun Publikoen Legearen bidez arautu behar dela agintzen duen erabaki judizial bat dator testuinguru horretan, eta, beraz, diskriminaziozko ikuskizunak debekatzen dira une horretatik aurrera. Epai honen ondorioz, alarde berezitu bat antolatzeko beharrik ez dagoela ondorioztatzen du alarde munizipala antolatzen duen batzarrak, izan ere, antola daitekeen edozein ekitaldik emakumeen parte-hartzea errespetatu beharko du eta.
Irungo Udal Alardeen garaiaren bukaera da honakoa.
Ekainaren 14an, emakumeen parte-hartzearen aldeko herritarrek batzarra egiten dute, euren parte hartze lerroak erabakitzeko. Eztabaida luze eta gogorren ondoren, estrategia bikoitza onartzen da. Batetik, emakumeek parte hartzeko aukera izan zezaten konpainia berri bat sortzea (Oiasso), eta bestetik, lehendik zeuden konpainietako batean sartzen saiatzea.
Hilaren 27an, alkateak emakumerik gabeko Alarde Baztertzailea egiteko baimena eman zuen. Alkatearen baimen honen aurka errekurtsoa aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian eta kautelazko neurriak hartzeko eskatu zen. Hala ere, bi egun geroago neurriak hartzeari uko egin zion eta horren ondorioz, Oiasson parte hartuko zuten gizon-emakumeek zein beste konpainia batzuetan integratu nahi zutenak ez zuten legezko babesik izango 2001eko Alardean hartan.
Hilaren 30ean bi estrategia jartzen dira martxan. Alde batetik, Oiassok polizia-lokarritik ihes egitea lortu zuen eta Alardearen ibilbidetik oso gertu jartzea lortu zuen. Baina bai publikoak eta baita poliziak ere bidea eragotzi zieten. Bien bitartean, Urdanibia plazan, gizon eta emakume taldeak konpainia diskriminatzaileetan sartu nahian zebiltzan. Ertzainak gogor jo zuen haien aurka, hainbat zauritu eta hiru pertsona atxilotuz. Arratsaldean, berriz egin ziren Alardean sartzeko ahaleginak, beste hiru atxiloturen emaitzarekin.
Hurrengo urtean, Oiassok estrategia guztiz berria erabili zuen: Alarde diskriminatzaileari aurre hartu eta Arrankadaren lekua okupatu eserialdi baten bidez. Taldekideak lurrean eseri eta poltsikoetatik honako hau zioten kartelak atera zituzten: “Beharrezkoa da, behingoz, gizonen eta emakumeen arteko edozein bereizkeria-mota ezabatzea. Juan Jose Ibarretxe. Lehendakaria. 2001eko uztailaren 11ko inbestidura-hitzaldia.”
Ertzaintzak konpainiako kideak banan-banan kendu zituen galtzadatik, indarkeria handiz. Ekitaldiak baina, eragin handia izan zuen komunikabideetan.
Aurreko urtean bezala, beste emakume talde handi bat Alarde diskriminatzailean sartzen ahalegindu zen, baina publikoak edo poliziak eragotzi egin zieten. Era berean, Oiasso konpainiako ordezkariek, San Martzial ermitan, meza ospakizunean sartzea lortu zuten, alarde diskriminatzaileko agintarien harridurarako.