Burgesiako lehen emakumeak, prestakuntzaren bat zutenak, lan mundura sartu ziren “lepo zuriko lanbide” zeritzenen bidez. Hala, bihurtu ziren bulegari, telegrafista, telefonista, liburuzain edota epaitegietako idazkari, denak ere sektore publikoarekin lotutako lanbideak eta oposizio bidez lortzen zirenak, non generoa ez baitzen diskriminazio faktore bat. Irunen, emakume askok aduana agentzietan aurkitu zuten lana, bai eta mugako trafikoarekin lotutako instalazio ofizialetan ere.

Baina, bulegariez gain, beste emakume batzuek ere egiten zuten lan Aduanan. Markatzaileek aduanatik igarotzen ziren paketeak zigilatzen zituzten, dena behar bezala zegoela adieraziz. Markatzaile gehienek bulego nagusian egiten zuten lan, Aduana kalearen amaieran, eta beren sekzio propioan antolatuta zeuden, sindikatuen barruan, beren lankide gizonezkoen ondoan, “arrumbadore” zeritzenak, paketeak kargatzeaz eta deskargatzeaz arduratzen zirenak.

Aduanarekin lotutako beste lanbide bat emaginak ziren, mugan kontrabandoan aritzeaz susmagarri ziren emakumeak katxeatzen zituztenak.

Horrez gain, Irunen izan ziren aduana agentzietako jabe garrantzitsuak izandako emakumeak ere, Fernándezen Alarguna, kasu. Aduana agentzia haiek, zeinak bitartekariak baitziren Estatuaren eta herritarren artean salgaiak deklaratu eta arantzelak ordaintzeko orduan, lana eman zieten emakume irundar asko eta askori ia 150 urtez, eta nolabaiteko eragina izan zuten bertako izaeran, harik eta 1992an establezimendu gehienak itxi ziren arte, Europar Batasunean sartzearekin batera.

Pin It on Pinterest

Partekatu