2002ko alardearen ostean, uztailaren 6an, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak alarde pribatuei buruzko epaia eman zuen. Aurrerago Auzitegi Gorenak berretsi zuen gainera. Epai horren arabera, Irungo Udalak Alarde diskriminatzailea ikuskizun publiko gisa egiteko emandako baimenak zuzenak ziren. Elkartzeko eskubideak ekitaldi pribatuak antolatzeko eskaintzen duen askatasunean oinarritzen zen epaia, izan ere, ekintza horien aurrean berdintasun printzipioak ez omen zuen botere publikoen aurrean duen balio bera.
Ebazpen berri horren aurrean, hausnarketa sakona egin beharra zegoen, eta eztabaida luze eta gogorren ondoren, biderik bideragarriena Udal Alardea berriz antolatzea zela erabaki zen. Eztabaida hau emakumeen parte-hartzearen aldeko borrokan mugarri izan zen, eta borroka honetan aitzindari izandako zenbait emakumek alardean ateratzeari utzi zioten. Haien ustez, irtenbidea ezin zen izan bi alarde mantentzea eta espazio diskriminatzaile bati eustea.
Alardea antolatzeko hautuak hala ere, oztopo batekin talka egin zuen berehala: 2003ko maiatzaren 19an, berdintasunezko udal-alarde bat antolatzeari uko egiten zioen adierazpena onartu zuen Bozeramaileen Batzordeak, Arartekoaren eta Emakunderen gomendioei muzin eginez.
Nolanahi ere, udalaren utzikeriaren aurrean, alarde publiko bat antolatzea lortu zen. Publikoa, herritar orori leku egiten diolako eta publikoa, erakunde publikoek finantzatzen dutelako. Hori bai, Udalaz kanpoko erakundeek finantzatua.
Irunen barrena berriz ere bi alarde egotea dakar erabaki honek. Egun osoan zehar, baina batez ere arratsaldean eta Kale Nagusian, berdintasunezko alardearen aurkako erasoak ematen dira.
2003tik 2019ra, ekainaren 30ean urtero bi alarde daude gure herriko kaleetan. Erasoak eta irainak, hasiera garaietan berdintasunezko alardearen ibilaldi osoan zehar ematen dira. Urteek aurrera egin ahala ordea, Kale Nagusira mugatzen joan dira. Borrokaren lehen urteetan emakumeek jasandako indarkeria eta tentsioa murriztu egin da. Baina tentsio hori normaltasun arraro bat izatera pasa da. Familiek, kuadrilek eta oro har herritarrek, parez pare dauden bi festa ereduren aurrean, hautu bat egiteko beharra izaten dute.
Alarde parekideak bere bidea egin du urte hauetan guztietan. Emakume eta gizonen, gazte eta helduen, parte-hartzea handituz joan da urtez urte. Lehen urteetan 400 parte-hartzailerekin ibiltzen hasi zen, eta 2019an, 1.200 lagun baino gehiago bildu zituen alardeak.