Bidasoa ibaiaren bokalean duen kokapen pribilegiatua dela-eta, Hondarribia kokaleku gutiziatua izan zen Erdi Aroko erresumentzat eta Europako monarkia handientzat. Uraren babes naturalak ia erabat inguratzen du Hondarribia, eta haren alde zaharra leku bikaina zen lurraldea kontrolatzeko, muino natural batean eraikita baitago. 1203an hiribildua sortu zenetik izan da toki desiratua; are gehiago, 1522tik aitzina, Nafarroako Erresumaren independentzia galdu ondoren.

Erdi Aroko harresia zaharkituta geratu zenean, Errenazimentuko gotorlekuak hartu zuen bere lekua, diamantezko punta formako bastioiekin eta sarrera ateekin, esaterako, Santa Maria eta San Nikolas nabarmenak. 1638. urtean bertara iritsi zenean, frantziar armadak harresiz inguratutako hiribildua ikusi zuen beste ezer baino lehen, elizaren eta gazteluaren silueta bereziarekin.

Hogei urte lehenago, 1618an, Hogeita Hamar Urteko Gerra hasi zen, Europako historia modernoko gatazka gordinenetako bat. Katolikoen eta protestanteen arteko talka erlijiosoaren ondorioz hasi zen Erdialdeko Europan, baina laster borroka politiko bihurtu eta Europako potentzia nagusiak gehituz joan ziren. 1635ean Frantzia batu zen gerrara eta, une horretatik aurrera, Frantziako Erresumak eta Monarkia Hispanikoak beren borroka berezia hasi zuten; hain justu, Hondarribia jomugan ipini zuen horrek.

Garai hartako Hondarribiko alde zaharra eta gaur egungoa ez ziren oso ezberdinak. Gaztelua jatorriz nafarra izan arren, gaur egun ezagutzen dugun itxura zuen, Karlos V.ak XVI. mendearen lehen erdialdean bultzatutako birmoldaketaren ondorioz. Harresiak eta bastioiak Filipe II.aren garaitik zeuden, eta Kale Nagusia eta San Nikolas kalea ardatz zituen gaur egungoaren antzeko alde zaharra babesten zuten. Eliza estilo gotikoz eraiki zuten eta absidearen inguruan defentsa-funtzioak zituen; hala, egungo itxura monumental bera zuen, baina kanpandorrea eraiki gabe zegoen oraindik. Hiriak artisau-jarduera garrantzitsua eta merkataritza oparoa zituen, portu garrantzitsuari esker. Ezerk ez zuen iragartzen hastear zegoen hondamendia, baina ez zen izango armada batek hiria setiatu zuen lehen aldia, ezta azkena ere.

Pin It on Pinterest

Partekatu