90eko hamarkadaren hasieran Hondarribiko emakume batzuk emakumeek Alardean parte hartzearen inguruan hitz egiten eta hausnartzen hasi ziren. 90eko hamarkada aro kontserbadore gisa definitu daiteke mundu mailan. 89an Berlingo Harresia eraitsi zuten eta 91ean Sobietar Batasuna desintegratu zen; horrela, mundu mailan kapitalismoa gailendu eta existitu zitekeen sistema bakar gisa aurkeztu zen. Espainiar Estatuan ere, 60 eta 70eko hamarkadetako ziklo iraultzaile eta antifrankista agortua zegoen, eta Euskal Herrian, aldiz, euskal gatazka momentu gordinenetan, gerra zikina eta borroka armatuak baldintzatuta. Mugimendu Feminista, berriz, desgastatuta eta indar gutxirekin iritsi zen 90eko hamarkadara: barne mailako zatiketek, izan zituzten lorpenek eta feminismoaren instituzionalizazioak higatu egin zuten 70 eta 80ko hamarkadetan izan zuen indar eta mobilizazio gaitasuna. Bidasoaldean, 80ko hamarkadako deslokalizazioak eta fabriken itxierak, eta 1995eko aduanen desagerpenak enplegu asko desagerrarazi zuen Irunen; langabezia maila altuak eragin zituen horrek, eta herriko dinamikak guztiz aldatu zituen. Hondarribian, turismoaren gorakadak arrantzak ekonomian eta herri izaeran zuen protagonismoan eragin bazuen ere, garai hartan arrantzaleen borrokak oso presente egon ziren: bolanten edo sare pelajikoen erabileraren kontra.

Testuinguru horretan kokatu behar dugu Hondarribian emakume batzuek, haien kabuz askok, Alardean emakumeek parte hartzearen inguruan hausnartzea eta hausnarketa horiek konpartituz zer edo zer egitea erabakitzea. Hamarkada kontserbadore horretan hazi bat landatu zuten.

Emeki Emakume Elkartearen barruan edo inguruan zebiltzan emakume batzuk 1993tik aurrera emakumeek Alardean parte hartzearen inguruan hitz egiteko eskaerak bidali zizkioten Udalari. Izan ere, Udala zen Alardea antolatzen eta finantzatzen zuena, Alardeko Junta eta agintarien juntarekin batera. Emekiko bazkideen artean desadostasunak egon baziren ere, bozketa bidez erabaki zuten Emekiren izenean aldarri eta eskaera horiek aurrera eramatea. Hasiera batean bilera horiek lortu eta egin bazituzten ere, 1994tik aurrera Udalaren eta Alardeko Juntaren isiltasuna izan zen nagusi. 1995ean Alardeko agintariek hartutako erabakia komunikatu zitzaien; emakumeek kantinera modura soilik parte hartzen jarraituko zutela.

Urte horretan ere, Emekik gai horren inguruan inkesta bat egiteko ideia izan zuen. Inkesta horren bidez, herritarren iritzia jakiteaz gain, Udaletik eta Alardeko Juntatik kanpo eztabaida eta hausnarketa sortzea ahalbidetu zen. Momentu horretan ere emakumeak Alardean ateratzearen alde antolatzen ari zirenen barnean eztabaidak izan ziren emakumeak nola edo zein postutan ateratzearen inguruan. Eztabaiden ondoren, emakumeak soldadu gisa, hau da, ordura arte gizonek betetako rol, postu eta jantzi berberetan ateratzearen alde lerratu ziren, Alardea ahalik eta gutxien aldatzeko asmoz.

ARGAZKIA: Jaizkibel Konpainia

Pin It on Pinterest

Partekatu