Ama Xantalen ermitaren atzean, Irungo garbitokietako bat zegoen. Garai batean garbitoki ugari zeuden Irunen, etxeetan urik ez zegoenean, ez eta garbigailurik ere. Izan ere, emakumeak gehien askatu zituen asmakizunetako bat izan zen garbigailua. Bazeuden garbitokiak Behobian, San Martzialen, Anakan. Eta garbitokiak berak baino ere lehenago, ibaiak eta errekak erabiltzen ziren lan gogor-gogor hartarako, eta normalean emakume oso pobreek egiten zuten, bizitzeko beste baliabiderik ez zutenek.
Arropa garbitzaileek beste etxe batzuetarako egiten zuten lan, beren etxeko arropak garbitzeaz gain. Arropa pieza bakoitzeko kobratzen zuten, eta haien ardurapean zegoen arropak ez hondatzea. Etxean bertan jasotzen zuten arropa, garbitokiraino edo errekaraino garraiatzen zuten, eta han igurzten eta garbitzen zuten, ur izoztutan zenbaitetan, eskuak guztiz hondatzeraino, ospelaz beterik; beste zenbaitetan, eguzki goxoago baten azpian. Gero, eguzkitan lehortzen uzten zituzten arropak, zuritzeko. Ondoren, etxeetara itzultzen zituzten arropak, hurrengo neskamea etorri arte, jostuna (zerbait konpondu behar bazen) edo plantxatzailea. Batzuetan etxeko neskame bat izaten zen, eta beste batzuetan, kanpoko bat. Edonola ere, fisikoki oso lan gogorra zen hura ere.
Baina garbitokia emakumeen gune bat zen. Hori ez dute ahaztu gure inguruko zenbait herritan, eta eraikin xume horiek zaindu eta gorde dituzte emakumeen omenez. Han, emakumeak, asko eta asko neskameak, elkartu egiten ziren, sozializatu, beren etxekoandreen kontuak kontatzen zizkioten elkarri, edota politika egiten zuten. Irungo eztabaida politiko asko garbitoki horietakoren batean gertatuak dira.
Hemendik igarotzen ziren ere Meaka inguruko emakume baserritarrak hirira joaten zirenean. Ahozko testigantza batzuek diote hemen ondoko denda batean beren oinetakoak aldatzen zituztela, eta zapata dotoreak janzten, “herriko” neskak bezain apain joateko.