Zuen aurrean, Berroa baserriko Etxekoandreari eskainitako eskultura duzue. Vicente Berruetaren margolanaren hiru dimentsioko erreplika bat da. Margolan hori udaletxeko Areto Kapitularrean dago. Nahiz eta emakume baserritarra omentzen duen, etxekoandre hau bera ikusezin bihurtzen du, ez baitakigu bere izena zein den ere, eta beste behin, emakumeak kolektibo gisa hartzen ditu eta ez pertsona indibidual gisa.

Haren atzean, Ama Xantalen kalea dago. Han uzten zituzten emakume baserritarrek lokatzez zikindutako eskalapoiak eta zapatak janzten zituzten, hirian sartzeko. Pixka bat aurreraxeago, Jesus kalearen horman, esneketariak beren mando edo astoak lotzen zituzten esne banaketan hasteko.

Emakumeek lan asko egin dute baserrian, baina haien lanik nabarmenena agian uzta hirira ekartzea izan da. Ezagunenak birsaltzaileak ziren, azokan barazkiak saltzen zituzten emakumeak. 50eko hamarkadara arte azoka San Juan plazan egon zen eta gero Mendibilen. Gogoratu behar da, gaur egun, larunbatero azoka izaten dela Urdanibia plazan, eta han egoten dira inguruko emakume baserritarrak.

Baserria seme edo alaba bakar batek jasotzen du oinordetzan, baserriak ezin baitu familia bat baino gehiago mantendu, eta horrela ez da ondarea zatitzen. Horretarako, familiako itun bat egon ohi da, indarrean dagoena XV. edo XVI. mendeaz geroztik, eta horren arabera, seme edo alaba bakar batentzat da etxea, ordainetan gurasoak zaintzeko betebeharrarekin. “Mahai batean eta konpainian” hori da kontratu guztietan ageri den esaldia. Akordio hori egiten da etxearekin geldituko den semea edo alaba ezkontzen denean. Une horretan, gurasoek dena lagatzen dute eta gainerako seme-alabak herentzia testimonial bat jasotzen dute. Emakumeak, beraz, familiakoa izan zein ez, adinekoak zaindu behar ditu. Baztan inguruan, gainera, Ameriketara joan zen osabak eskubidea du baserrira itzultzeko, han zaindu dezaten.

Gaur egun gure hirian, ikusezin badira ere, baserri mordoa dago eta nekazaritza asko. Euskarak ere hein handi batean baserritarrei esker iraun du. XIX. mendearen amaierara arte, Irunen biztanleriaren gehiengoak zekien euskaraz.

Emakume baserritarren artean, iruleak daude. Uztaren parte bat lihoa egiteko erabiltzen zen. Lan hori emakumeak egiten zuen, eta toki batzuetan iruleen lanbidea zegoen.

Pin It on Pinterest

Partekatu