2003. urteaz geroztik, emakumeen parte-hartzean nabarmendu diren elementuen artean udalaz kanpoko erakundeen finantzaketa eta bertako Udalaren utzikeria izan dira. Alarde diskriminatzaileari, alkatea buru dela, urtero udaletxeko balkoitik harrera egiten zaion bitartean, alkatea ez da inoiz agertu alarde parekidearen harrerara.

Hala ere, udaletxeko balkoiak ordezkaritza instituzional zabalagoa izan du urteen poderioz. Arartekoak, Emakundek eta urte batzuetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, EH Bilduk gidatutako urteetan, alarde parekidea babestu du. Irundik kanpoko PSEko eta EAJko ordezkariek ere alardearen konponbidearen alde egin dute. Jarrera horiek, zoritxarrez, sinbolikoak izan dira gaur arte.

Alardeaz haratago, berdintasunaren aldeko borrokak ibilbide luzea egin du 25 urte hauetan, eta borroka horrek isla izan du legeetan. 2005eko otsailean, Eusko Legebiltzarrak Berdintasun Legea onartu zuen. Lege horren 25. artikuluak gainera, «emakumeek gizonen baldintza berberetan parte hartzea onartzen ez duten edo oztopatzen duten kultura-jarduerak espazio publikoan antolatzea», debekatu egiten ditu

Berdintasun Lege berriaren eraginkortasuna alardeen ordutegien auzian ikusi zen, izan ere, alarde publikoari lehentasuna eman baitzitzaion ordutegiak ezartzerakoan. Udalaren jarrera ezagututa, une oro alarde diskriminatzailearen aldekoa izanik, ikuskizun publiko gisa baimena eskatuz gero, alkatetzak alarde publikoari ordutegi eta ibilbide okerragoak esleituko zizkiola jakitun, alarde Publikoaren Batzordeak, alardea manifestazioa balitz bezala, Herrizaingo Sailari baimenak eskatzea erabakiko du ordutik aurrera.

Herrizaingo Sailaren erabakiak, Udalak alarde diskriminatzaileari emandako baimenean esku hartzerik ez bazuen ere, alarde mistoari lehentasuna emango dio. Ordutegien aferak ondorio garrantzitsuak izango ditu. Hondarribian diren plastiko beltzez inguratutako kale nagusiaren irudiak eraginez, adibidez.

Irunen ere istiluak apalduz joan dira, batez ere alarde parekidearen ibilbidean zehar tabernak ixteko agindua eman zutenetik. Hala eta guztiz ere, eguneko unerik gogorrena arratsaldean gertatzen da, alarde publikoa Kale Nagusitik igarotzen denean; une horretan orduak itxaroten daramatzan publiko batek – tradizio berri bat bihurtu dela dirudi espaloietan geroz eta ordu gehiago zain egotea– talka egiten du gero eta ugariago den alarde parekidearen alaitasunarekin.
Gauzak horrela, bi alarderekin iritsi gara gaur egunera, eta oraindik indarrean dagoen aldarrikapen batekin: alarde Bakarra, publikoa eta diskriminaziorik gabea.

Covid 19k eragindako osasun-krisiak 2020an San Martzial jaiak eta alarde bien ospakizuna bertan behera uztera behartu zuen. Egoera honetan, baina San Martzialeko botoa berreskuratuko da.

Alardearen eta Udalaren arteko lotura hautsi zenetik, Udalbatzak bertan behera utzi zuen boto hori, eta 2020an berreskuratu zen, talde politiko guztiak elkartuta gainera. EH Bilduko eta Podemoseko emakume zinegotziak ere soldaduz jantzita agertu ziren ekitaldian, eta hiriko bandera, Udalbatzako zinegotzi gazteenak eramana, emakumezko soldadu baten eskuetan egon zen.

Pin It on Pinterest

Partekatu