1840ra arte ez zen izan zubi finkorik Bidasoa ibaiaren gainean. Santiago aldean, trenarentzako zubiak eraiki zituzten, tren mota ezberdinek muga zeharkatu ahala, baina ez zen oinezkoentzako eta ibilgailuentzako pasabiderik egon 1914. urtera arte. Beraz, puntu horretatik pasatu nahi bazen, ibaia zeharkatzen zuen txalupa erabili beharra zegoen, hainbat eta hainbat postaletan ageri dena.

Garaiaren arabera, zerbitzu hori kontzesio foral bat izan zen (saka alkatetza zegoen bitartean) edo udal kontzesio bat, eta askotan gertatu zen kontzesioa emakumeren batek irabaztea, bai emakumeak berak lan horretan jarduteko, bai enpresari gisa jarduteko, txalupariak kontratatuz.
Uste da, baita ere, Irunen emakume gabarrariak egon zirela. Dunboa zubiaren ondoan dauden ontziralekuetan, hondarra deskargatzen zen, ibaiko aberastasun handi bat alegia, gero eraikuntzan erabiltzen zena. Horrez gain, pentsa dezakegu toki oso interesgarria izango zela kontrabandorako.

Pin It on Pinterest

Partekatu