Vicenta Olazabal Arbelaiz 1860. urtearen bueltan Irungo herritar aberatsena zen eta garai horretan Irungo herriak bizi izan zituen eraldaketa urbanistiko gehienen atzean zegoen. Bere izena baina, ez
da inondik inora ezagutzen… ez du kalerik, ez plazarik… eta zuen begien aurrean egon beharko zuen etxe ederrak ere ez zuen bere izena mantendu….

Garai hartan Irun 2.500 eta 3.000 arteko biztanleria zuen herrixka txikitxo bat zen. Nekazale eremuak ziren nagusi. Urte gutxiren bueltan baina, asko aldatu zen gure herria. Trena iritsi zen gurera eta harekin garapen industriala… langile asko eta asko iritsi ziren eta biztanleria laukoiztu egin zen, 12.000 lagun izatera iritsiz.

Olazabal eta Arbelaiz Irungo familia kontserbadoreen alaba zen Vicenta. Bere familia garapen industriala eta trenaren etorreraren aurkakoa zen, baina Vicentak ondo baino hobeto jakin zuen zetozen aldaketei etekina ateratzen.

Lehenengo, hementxe bertan, San Juan Harri ondoan zuen etxea Estatuari alokatu zion eta bertan ezarri zen Irungo lehen aduana. Bere zorte kolpea baina sute batekin etorri zen.

1857 urtean Larretxipi kalean sute handi bat piztu zen. Suaren garrek azkar kiskali zuten kale osoa, Vicentak San Juan enparantzan zuen etxea ere suntsituz. Triskantza konpontzearren, aspaldi amestutako eraldaketa urbanistikoa egitea erabaki zuen orduko Udalak, San Juan plaza ireki eta
zabalduz. Eta Vicentak ere bide bera jarraitu zuen, bere lur sailak eraberrituz.

San Juan enparantza berritura begiratzen zuen aldean, jauregi eder bat eraiki zuen Remy Salis lan maisu frantsesaren laguntzarekin. Jauregia gerora Irungo lehenengo kasinoa izango zen eta hala gogoratuko zuten ondorengoek, Vicenta Olazabal Arbelaizen berririk izan gabe.

Alde batean jauregia egin zuen bitartean, atzeko aldean, Irunera etortzear ziren ehunka langileri alokatuko zien etxetxo xumeak eraiki zituen. Erotzat jo zuten askok, ordura arte ez baitziren halako etxerik eraikitzen, baina etorkizunak arrazoia eman eta urte gutxiren buruan, Irungo pertsona aberatsena bihurtu zen Vicenta Olazabal.

Historiak jaso ez duen arren, negozioetarako zuen bistaz gainera, Irungo hiriaren eraikuntza aberastu izana ere zor diogu.

Pin It on Pinterest

Partekatu