Harresi zeharkaezina gainditzeko baliatu zituzten estrategia ugarien artean, hobiak izan ziren ohikoenetakoak. Soldadu frantsesak hurbildu, eta lubakiak egiten zituzten aire zabalean; harresitik gertu zeudela, tunelak zulatzen zituzten —hobi delakoak—, eraikuntzaren zimenduetara iritsi nahian, bolbora kopuru handiarekin leherrarazteko. Zulatzaileen lana zen, eta ere hatxero esaten zieten. Ohikoa zen, halaber, defentsa-tropek kontrahobi deiturikoak egitea, etsaien tunelak geldiarazi eta haien funtzioa eragozteko.

Mota horretako erasoak jasan zituen eremuetako bat elizaren eta gazteluaren arteko espazioa izan zen. Etsaien armadak arrakala bat egitea lortu zuen bertan, eta gertakari hark tokiaren izenean iraun du, egun “brecha” izenez ezagutzen baita. Hala eta guztiz ere, arerioek ezin izan zuten gotorlekuaren barrura iritsi.

Soldadu frantsesak gauez defentsak apurtzeko ahaleginetan ari zirela, hiribilduaren barruan honako sistema hau asmatu zuten: lubakietara zuziak botatzea. Ekintza horrekin ordu erdiz inguruak argitzen zituzten frantziarren ekintzak zelatatzeko eta etsaiak tiro egiteko jomugan gera zitezen. Harriak, bonbak eta ur beroa ere botatzen zizkieten lubakira, eta barrutik kexuak entzun ohi ziren.

Abuztuaren 31n, Irun eta Mendelutik errefortzuak iristen ari zirela ikusi bazuten ere, euri-erauntsiengatik ezin izan ziren hirira hurbildu. Sekulakoa izan zen euri-jasa, baina, zorionez, bizirauteko horren beharrezkoak ziren putzuak urez betetzeko balio izan zuen. Handik bi egunetara, oraindik ere euria etengabe ari zuela, biztanleek, etsita, Jainkoaren esku-hartzea eskatzea erabaki zuten, eta Ama Birjinari laguntza eskatzeko prozesioak egin zituzten. Irailaren 3an, Condeko printzeak, Hondarribiaren egoera larria ikusita, gutun bat bidali zuen eta amore emateko eskatu zuen. Bere proposamena atzera bota zuten.

Azkenean, irailaren 7an, irrikatutako errefortzuak iritsi ziren. Borroka gogor baten ondoren, frantziar armada garaitzea lortu zuten, eta horrek erretiratzeari ekin zion. Tropa garaileak bretxa edo arrakalatik sartu ziren eta poz handiz hartu zituzten. Presoen trukea egin zuten, eta ehun eta berrogeita hamar borrokalari berreskuratu zituzten. Hiribilduko soldaduek, batez ere irlandarrek, Frantziara ihes egin zuen armada garaituaren kanpamentuetako jabetzak hartzeko aprobetxatu zuten. 69 egun horiek, 16.000 kanoikadak, 467 bonbak eta zazpi bateriak atzean geratu ziren.

Pin It on Pinterest

Partekatu