2000. urtea guztiz ezberdina izan zen. Lehen eta azken aldiz, Eusko Jaurlaritzaren aginduz eta sententzia batetan oinarri hartuta, Jaizkibelek Alardean parte hartzea ahalbidetzeko agindua zuen Ertzaintzak. Esan bezala, emakumeek Alardean parte hartzeko helburuarekin bide judizial bati ekin zitzaion 1996an bertan. Lehen urteetan Alardea publikoa zeneko sententziak emakume soldaduen aldekoak baziren ere, pribatizazioaren ostean biltzeko eta antolatzeko eskubide pribatua berdintasunaren eskubidearen gainetik geratu zen eta, beraz, emakume soldadurik gabeko Alardeak legalitatearen barnean geratu ziren. Alardea publikoa zeneko sententziak emakume soldaduen aldekoak baziren ere, kontrakoek lortu zuten Alardea emakume soldadurik gabe mantentzen.

2000. urtean Ertzaintzak Jaizkibel Alardean sartzeko agindua zuen, Alardea irekitzeko agindua, hain zuzen. Alardea, ordea, hatxeroek irekitzen dute. Guzti horrek hautsak harrotu zituen eta emakume soldaduen kontrako erreakzioa nabarmen gordindu zen. Urte horretakoak dira Talaia eskolako entseguetako itxialdi behartuak, ehunka herritarrek oihu, mehatxu eta tapoi bitartez Jaizkibel eskolatik ezin irten utzi zutenekoak, baita kaleetako tapoi masiboak ere. Urte horretatik aurrera ere istiluen kontra espezializatutako polizia bidaltzen hasi ziren, ezkutu, borra, pilota-jaurtigailuekin eta abar.

Jaizkibel konpainia Alardea Kale Nagusitik behera desfilatzeko momentuan kokatu behar zen, baina ehunka pertsonak bidea itxi zuten lurrean eserita. Ordu asko egon ziren han itxaroten, eta azkenean ertzainek tapoiko 57 lagun atxilotu bazituzten ere, amore emateko agindua jaso zuten. Guadalupeko desfilean ere parte hartzen saiatu ziren, baina berriro ere ezinezkoa izan zen. Arratsaldean, gertaerak errepikatu ziren. Oraingoan Jaizkibel konpainia ibilbidean kokatu zen, Jabier Ugarte Plaza parean. Tapoi handi batek gelditu zuen, baina Alarde tradizionala atzetik zetorren. Ibilbidea aldatu eta konpainia mistoa bakarrik utzi zuten. Jaien bitartean tapoietako 80 pertsona atxilotu bazituzten ere, inongo ondorio legalik gabe aske utzi zituzten.

ARGAZKIA: Jaizkibel Konpainia

Pin It on Pinterest

Partekatu