Eskulturagile eta esmaltean aritua eta aditua izateaz gainera, idazlea ere izan zen Dolores Salis. Hala ere, Historiara Luís Rodriguez Gal “Luís de Uranzu” idazle famatuaren emazte eta Luís Salís Irungo azken alkate errepublikarraren arreba gisa igaro da.

1989 urtean jaio zen Dolores, gertukoentzat Lolita. Parean duzuen Beraun etxe ederrean jaio eta bizi izan zen bere bizitzako zati handienean. Ia ezkutuan irauten duen altxorra da Beraun. Garai batean Iparralde hiribidea, eta Santiago kale arteko lur eremu osoa zen euren etxea, horregatik gaur egun auzo horrek ere Beraun du izena. Garai batean errota, sagardotegia edota ontziralekua zeukan etxeak.

Bere aita, Jose Salis, margolari famatuaren obra artean hazi zen Dolores. Salis familia belaunaldi bat lehenago etorri zen Irunera, Paseo Colon berrituko zuen Remy Salis arkitektoaren eskutik.

Familiako alaba bakarra zen eta bere anaiek ingeniaritza ikasketak egin zituzten bitartean, neska izateagatik Doloresi musika eta etxeko anderea izaten erakutsi zioten bakarrik. Ikasketa ezak ez zuen kikildu eta langile porrokatua izanik, bere kaxa ikasi zuen. Hasiera batean eskulturan aritu zen, harri gogorreko blokeak zuzenean zintzelez eta mazoz landuz, baina urteak pasata indarra galtzen hasi zen eta eskulturaren ordez esmaltearekin hasi zen. Berandu arte aritu zen lanean eta obra garrantzitsuak egin eta arrakastaz erakutsi zituen hainbat hiritan. Irungo liburutegi berrira zoaztenean ikusi bere senarrari eskainitako bustoa!
Luís Rodriguez Gal “Luís de Uranzu” idazle famatuarekin maitemindu eta elkarrekin igaro zuten bizitza ia osoa. Bost seme-alaben guraso ziren eta zoriontsu bizi ziren Beraunen.

Hiru hilabete eskasengatik ez zituen hiru mende ezagutu, baina bere begiek, ostera, hiru gerra ezagutu zituzten. Horietako batek, 1936ko gerrak, erabat eraldatuko zion bizitza.

Beste irundar askoren kasuan bezalaxe, gerrak Bidasoa ibaiaren beste aldera joatera behartu zituen. Gerra amaitu zenean, Beraun etxea frankistek okupatua aurkitu zuten eta sotoan bizi behar izan zuten zazpiek. Seme alabek, baina, beraien gurasoak, Dolores eta Luis beti irribarre batekin gogoratzen dituzte eta pasatakoak pasata ere liburuetako abentura bat bizitzen ari zirela uste zuten.

Laurogei urte inguru zituela ikusmena galtzen hasi zen Dolores. Kataratetatik operatu zuten eta horren ondoren zehaztasun handia behar duen esmalte-lana utzi egin behar izan zuen. Letra handiko “Olivet” batekin ekin zion bere azken arte-abenturari. Ia bere heriotza bitarte jardun
zuen idazten eta ezaguna den “Exilios” liburu idatzi zuen.

Pin It on Pinterest

Partekatu