Gure aurrean Alcanadre Bodega dago, Irunen oraindik irauten duen merkataritza tradizionalaren azken adierazleetako bat.
Bodega hau Larretxipi kalean dago, Irungo merkataritzan kale garrantzitsuenetako bat izan zena. Hemen ireki zen lehen gimnasioa, eta une batean hamaika sagardotegi ere egon ziren. Gogoratu behar da kale honetatik sartzen zela diligentzia Irunera eta hemen hasten zela hirigunea.
Emakumeak 12 urterekin-edo hasten ziren lanean, 25 urte bete arte, eta adin horretan ezkontzen ziren; neskak gogotik saiatzen ziren dote on bat lortzen, norekin ezkondu erabaki ahal izateko. Behin ezkonduta, dote hori senarraren negoziorako edo ofiziorako izaten zen. Adibidez, gizona zurgina bazen, diru estra horrekin bere tailer propioa irekitzen zuen. Irun bezalako hiri komertzial batean, zeinak hamar urtetik biztanleak bikoiztu baitzituen XIX. mendean zehar, emakume askok beren dotea erabiltzen zuten dendak eta negozioak irekitzeko. Oro har, senar-emazteek elkarrekin egiten zuten lan negozioa aurrera eramateko, nahiz eta emakumeen izenak agertu ez beren jarduera profesionalarekin lotutako erroldetan.
Dendak, negozio txikiak izateaz gain, elkartzeko eta berriketan aritzeko guneak ere baziren. Irunen denda oso ezagunak egon dira, hala nola Narbarte mertzeria eta botoi fabrika, Estomba burdindegia Uranzu kalean, Agirre, Elgorriaga gozotegia edo Recondo Kolon Pasealekuaren erdian, bere luxuzko hiru mostradoreekin.
Saltokiez gain, merkatari ibiltariak ere baziren, gehienak emakumeak; esaterako, arrain saltzaileak, goxokien eta izozkien orga eramaten zutenak, ogia saltzen zutenak, etab.