Tren Txikitoa Elizondotik atera eta  Kolon Pasealekuaren amaierako apeaderoraino iristen zen, gaur egun barianteak egiten duen ibilbideari jarraituz. Handik, bidaiariek Donostiara edo Iparraldera jarraitu zezaketen, bai topoan bai trenean. Irunen Kostorbe zen Tren Txikitoaren geltoki nagusia.

Trenbide meharreko tren honen ibilbidea ezin egokiagoa zen estraperlistentzat. Jendeak guztiz argi ez badu ere, alde handia dago estraperloaren eta kontrabandoaren artean. Kontrabandoaren helburua, mugan aduanako kontrola saihestea da, arantzelak ez ordaintzeko; estraperloa, aldiz, gerraostean soilik gertatu zen. Orduan hartu zuen Estatuak zenbait produkturen ekoizpenaren eta banaketaren kontrola, haien eskasia zegoelako. Hala, produktu batzuk mugatu egin ziren, eta errazionamendu kartillaren bidez eskuratu zitezkeen, pertsonako hainbeste.

Hala ere, baziren errazionamendua saihesteko moduak, batez ere ekoizteko unean. Aski zen kantitate bat ez deklaratzea, eta merkatu beltzera pasatzea. Gure eskualdean emakumeak ziren batez ere,  merkantziak  landa ingurunetik hirira ekartzeaz arduratzen zirenak; hemen, trukean, landa ingurunean interesgarri izan zitezkeen gauzak eskuratzen zituzten, hala nola sendagaiak eta oihalak.

Bere kokapen geografikoa dela eta, kontrabandoa oso ohikoa izan da Irunen. Aduana ezarri aurretik, saka alkatetza probintziala zegoenean, delitua produktuak ateratzea zen (Diputazioak ezartzen zituenak), baina ez sartzea, salbu eta kasu eta egoera oso jakin batzuetan. 1841etik aurrera, Aduana ezarri zenean, galarazita geratu zen bi noranzkotan salerosketan aritzea zegozkion arantzelak ordaindu gabe. Legez kontrako joan-etorria maila ezberdinetan egin zen hamarkada horietan, baina emakumeak, oro har, etxeko gauzen kontrabando txikia egin zuten. Unean-unean, urriak ziren edota kalitate baxuagokoak ziren produktuak pasatzen zituzten batez ere, edo Europan modan zeuden gauzak, penintsulara iristen ez zirenak, hala nola puntillak, sakarina, jogurtak, duralex platerak, Ricoré, kafea edo Levis galtzak eta musika kateak 70eko hamarkadan.

Kontrabando txiki hau ia unibertsala zen Irunen, baina emakume batzuek modu profesionalean jarduten zuten horretan. Zenbaitek kontatzen dute egunean lau bidaia egiten zituztela Hendaiara, bat topoan, bestea bizikletaz, bestea Santiagon barrena eta azkena Behobiatik barrena. Ohikoa zen, baita ere, emakume dezente aurkitzea Hendaiako partean, Guardia Zibilak txanda aldaketa noiz egingo, komisio baten truke ez ikusiarena egiteko prest zegoen polizia lanera sartzeko zain.

Pin It on Pinterest

Partekatu