Hondarribiko setioak 69 egun iraun zuen. Uda osoan zehar, Frantziako armada etengabe saiatu zen harresietan zulo bat irekitzen, gotorlekuaren barrura sartu ahal izateko. Hiriko biztanleentzako egoera beldurgarria izan zen, etengabeko alerta-egoera eta tentsioan, kanoiek berriro tiro egin edo frantziar tropak harresietara noiz oldartuko zain.

Gertaerak nola garatu ziren azaltzen duten kronika historiko xehatuak daude: Malvezzi, Palafox edo Moret-en kontakizunen kasua da. Zenbait dokumentu-testuk hiribilduaren defentsan parte hartu zuten pertsonen zerrenda ere jasotzen dute: 200 pertsonatik gora izendatzen dira, baina horien artean ez dago emakume bakar batena. Hala ere, argi eta garbi adierazten da emakumeek hiriaren defentsan izan zuten inplikazioa.

“Kontakizun” deritzen testuek gertaeren nondik norakoak zehatz-mehatz azaltzen dituzte, eguneroko formatuan. Haiei esker dakigu nola gertatu ziren ordukoak. Uztailaren 3an, gizonez jantzitako ehun emakume atera ziren, batzuk pika soinean, beste batzuk arkabuzarekin, eta agintariei eskatu zieten defentsa-postu batean jartzeko: agindu zuten hil arteez zutela postu hori utziko. Egun horretan bertan, lubeta bat egin zuten Santa Maria atean, bere defentsa indartzeko. Egiteko horretan emakumeek lan egin zuten, adin-mugarik gabe, eta fajina edo egur-meta estrategiko bat fabrikatzen lagundu zuten. Adar mehez osatutako metak ziren fajinak, eta lurrez bete ostean, defentsa sendotzeko erabiltzen zituzten.

Halaber, jasota geratu da eraitsitako etxeetako egurrarekin emakumeak lubeten mantentze-lanetan jardun zirela. Egunez zein gauez egiten zuten lan hori, haien bizitza arriskuan jarriz. Gobernadoreak uztailaren 6an Filipe IV.a erregeari eta Olivaresko konde-dukeari laguntza eskatuz bidalitako gutunean jasota agertzen da hori guztia. Bertan, defentsaren egoera ezegonkorraz eta jasotako janarien kalitate txarraz kexatzeaz gain, ordu oro lan egiten duten emakumeen ekarpena nabarmentzen zuen.

Uztailaren 13an 150 soldadu irlandarren errefortzuak iritsi ziren, eta laguntza hori funtsezkoa izan zen. Erasoak bata bestearen atzetik gertatzen ziren, eta kanoien kolpeak etengabeak ziren. Bonbak ere jaurtitzen zituzten, eta, garai hartako hitzen arabera, “adoretsuenak ere izutzen zituen asmakuntza izugarri eta beldurgarri horrek”. Frantziako armadak kanpaina-bateriak instalatu zituen hainbat tokitan, eta bateria horien parte ziren morteroetatik jaurtitzen zituzten leherketa atzeratuko bonba horiek. Artilleriako pieza horietan arriskutsuena Erreginaren Baluarterantz bideratuta zegoen, eta hura izan zen eraso gehien jaso zituen eremua.

Armamentuaren gabezia oso nabaria zen, eta egoerari aurre egiteko, biztanleek peltre eta zilarrezko objektu guztiak agintariei eman zizkieten, metalak urtu eta munizioa lortzeko. Behin eta berriz erregeari gutunak bidaltzen zizkioten errefortzuak eskatuz, eta, Filipe IV.ak eskatutako laguntza bidaliko zuela aginduz erantzuten bazuen ere, tropak ez ziren inoiz agertzen, herritarren etsipenerako.

Pin It on Pinterest

Partekatu