1997ko Alarde eguna gerturatu ahala, konpainia bat sortzeko ideia sortu zen. Emakumeek Alardeko edozein konpainiatan parte-hartzeko eskubidea aldarrikatzea zen horren helburua, baina, momentuz, emakumeek bakarrean parte hartzea onartuko zuten, eta beraz, beste guztietan ez. Proposamen hori aldi baterako pauso gisa planteatu zen, helburu nagusi hori lortu bitartean.

Eztabaida oso gogorren ondoren, gizon-emakumez osatutako konpainia bat sortu zen: Jaizkibel. Batzuentzat, konpainia bat sortzea amore ematea zen eta hortik sortu ziren eztabaidak. Jaizkibel sortu zenean 52 pertsonek osatu zuten. Ostegunetan egiten ziren entseguak; pertsona talde batek bideoz grabatzen zituen eta arrautzak botatzen zizkieten.

Urte horretan Jaizkibel ez desfilatzeko prest zegoen, tentsioa jaitsi eta elkarrizketa bultzatze aldera, baldin eta Udalak bere egiten bazuen Gasteizko Legebiltzarrean alderdi guztiek (EAJk barne) onartu zuten deklarazioa. Adierazpen hark zioen Udalak Alardean emakumeen parte hartzea bultzatuko zuela. Onartu ez zutenez, Jaizkibel konpainiak Gernikako Arbolaraino desfilatu zuen irailaren 8an, kantinera jaso ondoren, eta, bertan, Alardean desfilatzeko baimena eskatu zioten burgomaisuari. Hitzartuta zegoen onartu ezean atzera egingo zutela. Dena aurreikusia zegoela pentsatzen bazuten ere, ezustekoa egon zen. Gernikako Arbolara iritsi aurretik, burgomaisuari baimena eskatzera, Biteri parean, batez ere emakumez osaturiko tapoi batekin topatu ziren. Urteetan zehar luzatuko zen beste tradizio edo praktika baten hasiera izan zen: tapoi horrek Jaizkibel beste konpainiekin elkartzea ekidin zuen. Burgomaisuaren ordez, Alardeko kapitain bat gerturatu zen baimena eskatzen zion gutuna jasotzera; ezezkoa eman eta Jaizkibelek buelta eman zuen.

1998 eta 1999. urteetan, Jaizkibelek Gernikako Arbolara iristeko saiakerak egin zituen, baimenik eskatu gabe oraingoan, eta Alardean sartzeko intentzioarekin. 1998. urtea “baratzen urtea” bezala ezagutzen da. 107 pertsonaz osatutako konpainiak eta babes katea osatzen zuen pertsona taldeak baratzetatik Alamedara joan eta handik Gernikako Arbolaraino iristeko saiakera egin zuen. Azpimarratu beharra dago Jaizkibelek urte luzeetan egindako bidea ezinezkoa izango litzatekeela konpainiak kanpoan izandako babesik gabe. Gernikako Arbolara iritsi baziren ere, Ertzaintzak inguratu eta ez zituen Alardera batzen utzi, integrazio fisikoa eta ordena publikoa babesteko aitzakiarekin.

1999an, berriz, aitzakia berbera baliatuta, Zezen Plazan kordoi polizial bat eratu zuten Jaizkibelen bidea mozteko. Konpainiak lehen kordoia pasa bazuen ere, bigarren batekin topo egin zuen. Orduan karga gogorrak izan ziren, Jaizkibeleko kideek eserialdia egin zuten, baina kolpeka eta arrastaka atera zituzten bertatik. 12 pertsona zauritu eta ospitalean artatu behar izan zituzten poliziaren kolpeen ondorioz.

ARGAZKIA: Jaizkibel Konpainia

Pin It on Pinterest

Partekatu