Ezer gutxi dakigu Graciana Lizarragari buruz, Lorenzo Mugarrietarekin ezkonduta egon zela eta bere familiaren interesak sutsuki zaintzen zituela baino ez. Hain zuzen ere, bere alaba, María Mugarrieta, babesteko nahiak delitu bat salatzera eraman zuen, eta ekintza honi esker garaiko dokumentu batean jasota geratu da bere izena, Historiara lotuz. 1594ko uda amaieran, Martín Echeverría salatu zuen, Pedro Urbina kapitainaren konpainiako soldadu bat. Une hartan, Hogeita Hamar Urteko Gerraren atarian, ohikoa zen gotorlekuan soldadu kuarteldunak egotea.

Gracianaren testigantzaren arabera, bere senarra Ternuako arrantzarako guneetan zegoen bitartean, Martinek bere alaba María limurtzen saiatu zen, “Jainkoaren eta bere kontzientziaren beldurra geroratuta”. Soldaduak hitz goxoak esan zizkion neskatila erakarri eta bereganatzeko, berarekin ezkonduko zela aginduta gainera. Neska gazteak, “Dontzeila birjina, zintzoa, bizitza, ospe eta iritzi onekoa” zela, soldaduarekin birjintasuna galdu zuen, “haragiz ezagututa”. Ezkonduta ez zeudela kontuan hartuta, gertakaria izugarria zen garai hartarako.

Ohorea garrantzi handiko kontzeptua zen Aro Modernoan. Baina auzi moralaren erdian, auzi ekonomikoa ere bazegoen. Birjintasunak prezio bat zeukan garai hartan. Dokumentuan ageri zenez, Gracianaren arabera, bere alaba Mariari herriko harresien barruan eta hirurehun dukatetan baloratutako etxe bat zegokion dotean. Martín Echeverriak eragindako kaltearen aurrean, soldadua bere alabarekin ezkon zedila eskatzen zion amak Justiziari, edo, bestela, ezkonsari gisa etxearen balioari zegozkion hirurehun dukatak eman ziezazkiola. Bidegabekeriaren dimentsioa kontuan hartuta bidezko konpentsazio ekonomikoa zen. Ez zuen axola adostutako harremana izan zen ala ez, hori ez zen kontuan hartzen delitua baloratzeko orduan ere. María Mugarrietaren hitza eta iritzia auzitik kanpo geratzen zen. Familiaren ohorearekin eta ekonomiarekin lotutako auzia zen hura.

Horrelako gehiegikeriak ez ziren salbuespenezkoak izango garai hartako Hondarribian, are gehiago herriko gizon askok etxetik kanpo denboraldi luzeak ematen zituztela kontutan hartuta, Ternuan arrantzan zirela, edo Indietan merkataritzan zirela. Ohikoa zen arrantzale batek urtean sei eta zortzi hilabete bitartean etxetik kanpo igarotzea, eta merkataritzako ontzi batean ibiltzen zirenak, berriz, hiru eta lau urte artean egon ohi ziren kanpoan. Urruntze hauetan beti emakumeak izaten ziren kaltetuenak, eta zinez esanguratsua da bere alabarentzat ohore-galtze bat zena salatuz Graciana Lizarragak erakutsi zuen ausardia.

Istorioa ez da hemen amaitzen, María Mugarrietaren izena berriz agertzen baita urte batzuk beranduagoko dokumentazioan. 1605ean, Mariak bere senar zenari, Hondarribiako armadari soldadu gisa egindako zerbitzuagatik, zor zizkioten 33.404 marabediak erreklamatu zituen. Paperetan gainera, bere senarraren izena jasotzen da: Martín Echeverría. Mariak eta Martinek beraz, hain istorio gorabeheratsuaren ondoren, ezkondu egin ziren.

Geldialdia: Mugarretenea Etxea 

Luxuzko etxe hau, Mugarrieta Jauregia ere deitua, XVI. mendean eraiki zen, estilo errenazentistan eta harlanduzko fatxadarekin. Kondairaren arabera, etxea amaren bidez hartzen zen oinordetzan eta beraz, emakumeena baino ezin zen izan. Egia esan, azken hamarkadetan hala izan da, nahiz eta kasualitate hutsa izan izan zitekeen. Ez dago inolako daturik Graciana Lizarraga eta haren alaba María Mugarrieta etxe honetan bizi zirenik pentsarazten digunik, baina alabaren abizenak eraman gaitu hemen kokatzera.

Pin It on Pinterest

Partekatu