Hospitale zaharra, herriko pobre eta gaixoentzako leku izan da 1642 ezkeroztik.

Herrian mediku ezberdinen izenak ezagutzen ditugun arren, garai artataik itxi zen artean emakumeak izan dira lan gehien egin dutenak bertan.

Hospitalera” hitzarekin edo erizain hitzarekin (naiz eta tituloa 1915a arte ez ofizial egin), artxiboan emakume izenak topatzen ditugu bertan, hasiera hasieratik.

1653an Karitateko monjak hartu zuten hospitalaren gobernua, beraien lana 1984 arte presente egon delarik bertan.

Urdanibia plazan kokatua hasiera batean, Sancho de Urdanibiaren testamentuari esker, 1904ean zabaldua izan zen, bere atzean pabiloiak irekiz.

Pabiloi horietan, kirofanoak, paritorioak eta hospitale funtzioarekin bat asiloa ere egon da.

Bertan ume generazio ezberdinak pasa direlarik.

Gerra-ostean Irunera bueltatu eta beraien etxeak okupatuak topatu zituztenen sema-alabak barne.

Monjen zaintzapean egon dira, bai ume zein heldu, sexuak banatua.

Bertan bizi ziren monjak, goiko solairuan, edozein beharretara erantzuteko, baita beraien pentsamoldea edo formak inposatzeko ere.

Erizain eta gobernantza lanetan, frankismo garaia amaitu eta profesionalizazioa eman zen garaia uztartu zenean emakume gazte langileak hospitalean lanean hasi eta mundua ikusteko bi modu ezberdin elkartu ziren gaur egun ezagutzen dugun hospital komarkala ireki arte.

Trantzio garaian umeak bertan jaiotzen ziren momentuan, esan bezala, monjak agintzen zuten egunerokotasunean, beraien antolakuntza molde zaharrei eutsiz, eta izaerak izaera, klasismoa birsortzen.

Bitartean eta espazio berdinean, sexu aholkularitza eta emakumeentzako zaintza integrala bultzatzen zuten lan taldea zegoen.

Sexulitateaz, erditze ondoko eda menopausiaz hitz egiteko aukera zenuen emagina topatuz.

Emakumeak izan dira espazioa aurrera ateratzeko motorra, erizain, garbitzaile, emagin, sukaldari, eta auxiliar lanei esker, irundarren bizitza eta heriotzaren zaindariak.

Pin It on Pinterest

Partekatu