Inesa Gaxen, 1566. urtearen inguruan, Nafarroa Behereko Bastida-Arberoan jaio zen, baina hogei urtez bizi izan zen Irunen, eta beste zazpi urtez Hondarribian. Hendaian sorginkeriagatik salatua, espetxeratua eta Bordeleko Parlamentuan epaitua izan ondoren, joan zen Irunera bizitzera, nahiz eta azkenean absolbitua izan zen. Inesa Gaxen baina, bigarren aldiz izan zen sorginkeriagatik salatua. 1611. urtean izan zen eta ordurako Hondarribian bizi zen. Hiriko neska batzuek salatu zuten Inesa, baita herriko beste zenbait emakume ere -Maria Illarra, Mayora gisa ezagunagoa, Maria Etxegarai, Maria Garro, Maria Migel Oyanguren eta Katalina Bereasarra-. Salatzaileen artean Isabel Aranokoa zegoen, Maria Etxegarai akusatuaren alaba, zeinak, hamalau urterekin, sorginkeria-jardueretan parte hartzera behartua izan zela salatu zuen. Testigantzen arabera, Inesa eta beste emakumeek Jaizkibelen, Santa Barbara ermitaren inguruan eta Santiago eta San Felipe ermiten ondoko belardietan akelarreak egiten zituzten. Isabel gaztearen testigantza beldurgarria zen, izan ere, ohean lo zegoela Inesa Gaxen bere gelan sartu eta ukendu batez igurtzi ostean, sorbalda gainean hartu eta Bidasoaz bestaldeko ihitoki-gune batera eraman zuela azaldu zuen. Bertan bilera makabro haietako bat egiten ari zirela zioen neskatoak, eta bekokian bi adar eta haren begietatik sugarrak irteten ziren deabru bat zutela buru. Han, Jainkoari uko egitera behartua izan zela zion, eta apoak gordetzen jarri zuten, sorginkeriarekin lotura handia zuen animalia da apoa, ondoren, bere etxera itzultzeko. Oso antzekoa izan zen Jacoba Estakonaren testigantza, zeinaren arabera Inesak eta Mariak elorri beltz batez jo zuten Jesu Kristori mespretxu egiteari ukatzeagatik. Pasaiako portuko hainbat itsasontzi hondoratzearen arduraduna Inesa izan zela ere adierazi zuen Jacobak.

Inesa urte hartako maiatzaren 6an epaitu zuten, beste emakumeekin batera.  Garai hartan, 45 urte zituen eta Pedro de Sanjarekin ezkonduta zegoen. Epaiketa herriko Kontzejuaren egoitzan egin zen. Gaur egun parrokiako kanpandorrea den dorretxea baliatzen zuten egoitza gisa. Entzutetsua izan zen galdeketetan erakutsitako erresistentzia, non akusazioa bere gain hartzeari uko egin zion emakume bakarra izan zen; gainontzekoek akelarreetan parte hartu zutela aitortu zuten, lekukoek esan zuten bezala. Gabriel Abendaño batxilerrak latinez itaundu eta ur bedeinkatua bota zion, barruan deabruren bat baldin bazuen, honek hitz egin eta irten zedin eskatuz. Inesak, aldiz, deabrurik ez zuela eta bera sorgina ez zela erantzun zion. Hasiera batean bere burua errugabetzat jo zuen Maria Illarrak, baina, bere aitorpena aldatu zuen, erruduntasuna onartzeko jasan zituzten presioen erakusgarri. Inesarekin izan zuten aurrez-aurrekoan, Maria Illarrak eta Maria Etxegaraik sorginkeriaren akusazioa babestu zuten, eta Inesa sorginen maistra eta kapitaina zela esan zuten, bai eta akelarreetan agintzaile handiena  ere.

Bere erresistentzia ikusita, Inesa, urte bereko ekainean, Logroñoko Inkisizioko auzitegiaren esku utzi zuten, hari eta gainerako akusatuei indultua emanez amaituko zuena. Ebatzi zizkieten ondasunak ere berreskuratu zituzten, baina Hendaiara erbesteratu zituzten. Gizonezkoek kontrolatutako mundu batean, naturarekin edo praktika paganoekin zerikusia zuen edozein jarduera, bereziki emakumeen presentzia zutenak, arriskutsutzat jotzen zen. Sorginkeria salaketak, azken finean, emakumeek menderatutako guneak kontrolatzeko beste modu bat baino ez ziren.

Geldialdia: Kontzejuaren dorrea 

Gaur egun ikus dezakegun eliza eraiki aurretik, bazen aurreko tenplu erromaniko bat. Alboetako batean, modu exentuan, Aristoy dorretxea zegoen. Hiriko artxiboa gorde eta justizia administratzen zen bertan, bai eta Hiriko Kontzejua elkartu ere. Gaur egun kanpandorre bihurtuta ikusten dugu, hiriko armarria erakutsiz. Dorretxea Erdi Aroko hiriguneko eraikin zaharrenetakoa zen, ziur asko Antso VII.a Azkarraren garaikoa, XII. mendearen amaieran eta XIII. mendearen hasieran gobernatu zuena. Zeregin defentsiboak betetzen zituen eta 1498ko sute izugarriaren ondoren bizirik iraun zuen eraikin gutxietako bat izan zen, bertan gordetako dokumentuak erre ziren arren.

Pin It on Pinterest

Partekatu