Irungo Kale Nagusian gaude. Kolon Pasealekua guztiz amaitu bitarte, hau izan zen hiriko kalerik dotoreenetako bat. Eta, hala, batez ere merkataritzan aritzen zen burgesia bizi zen hemen. Horrenbestez, kale honetan zeuden etxeko lanetarako hartutako emakume edo neskame gehien.

Inudeak, esaterako, XIX. mendetik aurrera ugaritu ziren batez ere. Ordura arte, burgesiak landa inguruetara bidali ohi zituen haurrak, gaitzak-eta saihesteko, eta han hazten ziren, inguru sanoago batean, harik eta mahaian esertzeko gai izaten ziren arte. XIX. mendetik aurrera, hala ere, emakumeen betebeharrak eta ohiturak aldatu egin ziren, eta neska-mutikoak etxean hazten hasi ziren. Orduan sortu zen inudeen lanbidea. Landa inguruneko emakumeak izan ohi ziren, osasuntsuak, eta bularra ematen ari zirenak. Hartara, amek jada ez zuten bularra emateko betebeharra, eta, aldi berean, haurdun gera zitezkeen berriz. Izan ere, familia burges handietan seme-alaba asko nahi izaten ziren, aberastasun seinale baitzen.

Baziren “inude lehorrak” ere; hots, “haurtzainak” edo “aiñak” zeritzenak. Ez zuten bularra ematen; haiek familiako haurrak zaintzen zituzten. Edonola ere, emakume horiek pribilegiodunak ziren etxeko beste langileen aldean, ez baitziren hain zorrotzak haien betebeharrak eta kontrol gutxiago izaten baitzuten, hobeto ordainduak eta baloratuagoak izateaz gain.

Gaur egun inudeen lana gogoratzen da Irungo inauterietan Inude eta Artzainen egunean.

Pin It on Pinterest

Partekatu