Alardea baino egun batzuk lehenago, ekainaren 24an, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, kautelazko neurriak hartzeko auto baten bidez, emakumeei desfilatzeko aukera ematea agindu zion Irungo Udalari. Une horretatik aurrera, gertakariak ziztu bizian eta modu nahasian gertatzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoak ez zuen gaiaren funtsa epaitu, baina Udala behartzen zuen Alardean emakumeek parte har zezaten. Alkateak, ordea, BAEri dei egin eta 24 ordutan konpainia berri bat osatzeko agindu zion. BAEk proposamena onartu ostean, “Alardearen Juntaren oniritzia” beharrezkoa zela ohartarazi zuen Alkateak. Jakina, ebazpen judizialak ez zion inolako botererik ematen Alardearen Juntari, ezta bere iritziari ere.

BAEk ñabardurekin onartu zuen Udalak proposatutako konpainia, eta emakumea Alardean sartzearen aldeko asanblada jendetsua egiten zen une berean, Alardearen Juntak batzarra egin zuen. Alardearen Juntak oniritzia ematea besterik ez zen falta. Hala ere, politikariak ez diren bederatzi kidek eta EAJren ordezkariak euren dimisioa aurkezten dute Juntan.

Alarderako hiru egunen faltan, alkateak emakume soldaduak batuko zituen konpainia Artilleriako Bateriaren atzean jarri beharko dela ohartarazten du, hau da, alardearen antolaketatik kanpo desfilatu beharko duela.

Arratsaldean, Alardearen agintariak hiru ordu eta erdiz bildu eta eztabaidatu ondoren, ebazpen judizialaren inguruko iritzia eman zuten.

Alardearen bezperan, 29an, jakinarazi zen agintarien bozketaren emaitza. Agintariek gehiengoz onartu zuten aurretik guztientzat lotesle deklaratu zuten bozketa batean emakumeak egotea. Orduko Javier Vergarak Alardearen Jeneralak iragarri zuen bezala, emaitza honakoa izan zen: 15 boto Alarde tradizionala egitearen alde, hau da, alardea bertan behera utzi baino, emakumeak atzean ateratzearen asmoaren aurrean amore emanez , eta 12 boto ezetz. Hala ere, aurkako botoa eman zuten hamabi agintariek Udala utzi eta Beñardo Urtizberea komandanteari idatzizko dimisioa aurkeztu zioten.

Bozketaren emaitza jakin eta minutu gutxira, aurreskuaren segizioa Junkaleko elizarantz ateratzekoa zen. Irun Hiriko Musika Banda baina, matxinatu eta udalbatzari ez laguntzea erabaki zuen. Tentsio-giroa nagusitu zen .Zinegotziei zuzentzen zitzaizkien “kanpora” eta “traidoreak” garrasika, eta azkenean aurreskua bertan behera utzi zen.

Arratsaldean, bi gertaera izan ziren aldi berean. Batetik, alde zaharreko lokal batean, ia hamar orduz aritu ziren lagun andana eztabaidan ea emakumeek osatuko zuten konpainiak Artilleriako bateriaren atzean desfilatzea onartu ala ez. Arratsaldeko bostetan, baina, gizon batzuk bilkuran agertzen hasi ziren, desfilatu nahi zuten emakumeen aldekoak susmagarri izateagatik konpainietatik kanporatuak izan zirela esanez. Bileran aipatu zutenez, “ordezko alarde batera joateko” gonbidapenak egiten hasi ziren konpainietako kapitainak.

Pin It on Pinterest

Partekatu