Joana Gaztelakoa. Emakumeak eta boterea

Emakumeen aztarnak hondarribian

Joana Gaztelakoa (1479-1555), historiara Joana Eroa bezala pasa dena, Elisabet I.a Gaztelakoaren eta Fernando II.a Aragoikoaren alaba zen. 1496an, Filipe Habsburgokoarekin ezkondu zuten Joana; Felipe Ederra bezala ezagunagoa, Austriako artxidukea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuaren oinordekoa. Bikote gaztea Flandriako gortean kokatu zen, izan ere eurena ezkontza politikoa izan zen. Bertan, Gaztela eta Aragoiko koroen oinordeko bihurtu zela jakin zuen Joanak, bere bi anaiak eta iloba hil ondoren. Gaztelako erregina, 1504an ama hil zen arte, eta Aragoiko erregina, 1516an, aitaren heriotza arte, bihurtuko ez bazen ere, Gaztelako gorteen tronuaren oinordeko gisa zin egiteko unea zen hura. Horretarako, Brusela eta Toledo lotuko zituen bidaia luzea egin behar izan zuten Joanak eta Felipek.  Sei hilabete behar izan zituzten Gaztelako Gorteetara iristeko, eta, azkenean, 1502ko maiatzean egin zuten juramentua.

Flandriatik zetorren jarraigoa errege karrozak, Borgoinako 150 arkulariz eta zaldiz zihoazen 1.200 soldadu baino gehiagoz osatutako errege eskolta eta bidaiarako beharrezko tresnak zeramatzaten ehun orga baino gehiagok osatzen zuten. Hura parez pare aurkitzea ikuskizun ederra izango zen garai hartako herritarrentzat. Bidasoa zeharkatu ostean, 1502ko urtarrilaren 26an, Hondarribira iritsi ziren, Gaztelako koroko etorkizuneko erregeek zapaltzen zuten lehen herrira. Ohore guztiekin hartu zituzten Bernardo de Rojas Sandoval jaunak, Deniako markes, Lermako duke eta Elisabet eta Fernandoren konfiantzazko pertsonak, eta Hernando de Luna Hondarribiko orduko alkaideak. Hiriko giltzak eman zizkioten bikote gazteari, alde zaharreko kaleak eta balkoiak tapiz eta oihalez apainduak zeuden bitartean.

Joanak eta Felipek gazteluan hartu zuten ostatu. Tradizioz transmititu den narrazio herrikoiaren arabera Egiluzeko Jauregian igaro zuten gaua, izan ere, egonaldi honek eman dio Joana Eroaren izena jauregiari. Haatik, bitxia den arren, eraikuntza, gaur egungo itxurarekin behintzat, Joanaren bisitaren oso ondorengoa da, XVII. mendekoa hain zuzen ere. Hiru egun eman zituzten Hondarribian, eta, ondorioz, halako jarraigo zabal batek beharrezkoa duen hornikuntza arazoak sortu zituen herrian.

Joanaren istorioak, etorkizun oparoa izan arren, bestelako bide batzuk hartu zituen. Bere senarra hil ostean, 1506an, boteretik baztertua izan zen, eta, hiru urte beranduago, Tordesillasen atxilo bizitzera behartu zuten; lehenik bere aitaren aginduz, eta, ondoren, bere seme Karlos I.aren erabakiz, Arma Plazako gazteluaren egungo itxuraren arduraduna dena. Joanak buruko gaixotasun bat zuela argudiatu zuen bai aitak eta baita semeak ere, eta honek “Eroa” ezizenarekin ezagutzera ematea ekarri zuen. Historiara igaro denaren arabera, maitasun eromen bat izan zen Joanarena; bere jeloskortasunak eraginda hasieran, eta bikotearen heriotzak sortutako atsekabeak larrituta ostean. Bere senarraren hilkutxa zortzi hilabetez Gaztelako lurretan zehar lagundu zuen Joanak, bere eromenaren ospea elikatu besterik egin ez zuen bidaia izan zen hura. Joanari ezarritako itxialdiak, baina, eromenarekin baino, haren gaineko kontrolarekin, eta aitaren eta semearen interes politikoekin zuen zerikusia. Historiara Joana Eroa bezala igaro izanak boterea eskuratzen duten emakumeen bizitza eta egintzaren aitzinean ageri diren aurreiritziak berretsi besterik ez du egiten.

Geldialdia: Egiluz Jauregia

Egiluz Jauregia Joana Eroaren Jauregia bezala ezagutzen den arren, erreginak hiria bisitatu zuenean oraindik ez zen eraiki, ez behintzat gaur egun ezagutzen dugun moduan. Aurrealdeak, errenazentista estilokoa eta harlanduz eraikia, apaingarri ugari ditu. Frontoi triangeluar batek osatzen du sarrera eta erdian, zutik diren bi lehoik armarri ikusgarri bat eusten dute. Jauregiaren izena, ikuspuntu historikotik zuzena ez bada ere, garrantzitsua da horrelako eraikin batek emakume izena edukitzea.

Pin It on Pinterest

Partekatu