Kolon pasealekuan gaude, Aduanako kalearekin izkina egiten. Ahozko zein idatzizko zenbait testigantzatan oinarrituta, Bonnecaze ahizpen tailerra hemen zegoela pentsa dezakegu, gerora Graciosa Bonnecaze-rena izango zena; Irunen zeuden jostun tailer ugarien artean garrantzitsuena, beharbada.

Irun beti izan zen gune garrantzitsu bat oihalen salerosketan. Kokapenagatik eta 1841ean aduana jarri bitartean zeuden foru arauak tarteko, baziren Irunen oihal inportazioan jarduten zuten merkatari dirudunak, batez ere Baionako kolonia juduan hornitzen zirenak. Zenbait dokumentutan jasota dago merkatari horietako batzuk emakumeak zirela, Bidasoaren alde batean zein bestean.

Garapen logiko gisa, eta geroago, turismoaren sorreraren ondorioz, emakume donostiar asko edo oporretan hiriburuan zirenak, Irunera etortzen ziren oihalak erostera eta jantziak egitera. Horren ondorioz, tailer garrantzitsuak sortu ziren herrian, joskintzako profesional handiek zuzenduak. Hauek Parisera joateko ohitura hatu zuten azken nobedadeen berri izateko. Ildo beretik, Irunen Estatuko lehen moda-aldizkarietako bat argitaratu zen, “El figurín”, gerora “El Bidasoa” argitaratuko zen tailer berberetatik sortua.

Bonnecaze ahizpen tailerrean berrogeita hamar bat emakumek lan egiten zuten. Fisikoki esker txarreko lana zen, postura txarrengatik eta argi faltagatik, baina giroa oso bestelakoa zen neskameen bakardadearen eta kontrolaren aldean edota fabriketako gogortasunaren aldean. Gainera, hango langileak hirian ongien jantzitako emakumeak ziren, eta abesti bat ere egin zitzaien, haien dotoreziaren eta edertasunaren lekukotasuna ematen zuena. Abesti haren edukia galdu da, ordea.

Pin It on Pinterest

Partekatu