Seroraren lanbidea tradizio handikoa eta oso antzinakoa da, eta denboran atzera eginez Erdi Aroraino iristen dira haren aztarnak Euskal Herrian, izen ezberdinekin betiere. Seroraren lana zen elizak, ermitak, aterpetxeak eta ospitaleak garbitzea, beste zenbait konpromisoren artean. Normalean, kontzejuak edo udalak erabakitzen zuen nork hartuko zuen seroraren kargua, dote onena nork eskaintzen zuen kontuan hartuta. Ordainetan, serorak bizi guztian zehar jasotzen zuen eliztarrek Elizari edo ermitari ordaintzen zioten hamarrenaren zati bat.

Eliza garbitzeaz gain, iluminazioa zaindu behar zuten, eta elizkizunetarako bitxiak eta gainerako gauzak ere bai; leku batzuetan, kanpaiak jotzeaz ere arduratzen ziren, eta oso garrantzitsuak ziren hiletetan. Ohikoa zen, gainera, hiletekin loturik beste negozio paraleloren bat ere eramatea; adibidez kandelak, oihalak eta zapiak saltzea. Ermitetako serorek ez zuten halako baliabiderik, baina bai, ordea, etxebizitza bat izateko aukera eta ondoko lurrak lantzekoa. Horrez gain, limosnak ere jasotzen zituzten, eta erromerietan, diru asko lor zezaketen.

Elizari eta elizkizunei loturik, baziren beste lanbide batzuk ere. Gogorarazi behar da 70eko hamarkadara arte, emakumeek ez zutela bankurik elizetan; bankuak gizonentzat ziren. Emakumeek atzeko partean eseri behar izaten zuten, aulkietan, batzuetan alokatuta. Aulkiak zabaldu eta bildu eta alokairua kobratu normalean emakumeek egin ohi zuten. Irungo historian, XX. mendearen aurreko dokumentuetan oso gutxitan ageri dira emakumeak antolatuta eta aldarrikapenak egiten, baina dokumentu bakan horietako batek testuinguru hau du, hain zuzen: Udalak erabaki zuen aulkien alokairua igotzea, eta horren aurrean, ehun bat emakume irundarrek Udalari eskatu zioten kentzeko neurri hori. Ez da harritzekoa eskatzen zutena lortzea, pentsatzekoa baita emakume haien artean orduko ia zinegotzi guztien emazteak egonen zirela.

Pin It on Pinterest

Partekatu