Gure historiaren parte diren emakume asko erabat anonimoak dira. Euren izenak, gizonek dokumentatutako gertaera historikoen erretolika artean galdu egin dira, batzuetan, istorio handien protagonista izan arren. Justizeko neskaren inguruan, adibidez, bere jatorriaren berri dugu soilik: Justizeko orubean kokatutako etxe batean bizi zen, Jaizkibelen magalean, gaur egun Guadalupe bezala ezagutzen dugun Olearso muinoan.

Elezaharrak dioenez, Antso Abarkak (938-994), -gaur egun Arma Plazan dagoen gazteluaren lehen eraikuntza egozten zaion nafar erregeak-, hiriko harresietatik kanpo zegoen landetxe bat zuen jabegoan. Ehizarako aukera eskaintzen zion parajeak, eta beraz, aisialdirako eta entretenimendurako leku gogokoa izanik, maiz hartzen zuen bertan ostatu. Egonaldietako batean, erregea dagoeneko alargunduta zegoela, bere landetxetik gertu zegoen baserri batean bizi zen alabetako baten edertasunaz maitemindu zen. Kondairaren arabera, Antso Abarka “Guztiz ederra zara” hitzekin zuzendu zitzaion neskari. Erregeak seme bat izan zuen berarekin, Justiz leinuko lehensemea, eta deitura, neska gaztea ikustean erregearen adierazpenetik jaso zen.

Antso Abarkak ez zituen ama eta semea alde batera utzi, eta inguruko lurrak gehitu zituen familiaren lurrei. Horretarako, “begien bistan zegoen guztia” gehitzea eskaini zien, bertako biztanleen harridurarako. Guadalupe inguruan izen bera mantentzen duen baserri bat dago oraindik. Urte batzuk beranduago, 1613an, Filipe III.aren erregealdian, Diego Urbinak, armarrien erregistroaz arduratzen zen kargu publikoak, leinuaren jatorria aitortzen zuen ziurtagiri bat eman zion familiari, Antso Abarkaren ondorengoak zirela aitortuz. 1870ean, Miguel Rodríguez Ferrer antropologoak baserria bisitatu zuenean, Diego de Urbinaren ziurtagiria bertan mantentzen zutela frogatu zuen.

Justiz familiaren leinuko belaunaldiek kargu politiko eta militar esanguratsuak bete zituzten bai Espainian, baitan Amerikan ere. Juan Justizeko kapitainak adibidez, 1713an Hondarribian kapilautza bat sortu zuen, Habanan idatzitako testamentuan jaso zuen bezala; bere semea, Manuel José Justizekoa, Habanako gobernadore eta kapitain nagusia izan zen eta bere anaia, Miguel, Hondarribiko alkatea izan zen. 1758an, aldiz, Fernando VI.a erregeak “Justizeko markesa” titulua eman zion Juan José Justizekoa eta Umpiérrezi. Argi dago familia honetako kide ospetsu askoren izenak ezagutzen ditugula, baina oraindik ez dakigu nola deitzen zen abizen hau sortu zuen neska gaztea.

Hainbat eta hainbat emakumerekin gertatu den bezala, Justizeko neska ere Historiaren joan-etorrian galdu da. Jaizkibelgo magalean, alabaina, oraindik gogoan dute neskatoa, bere izena daraman eta Kantauri itsasoari so egiten dion leku ederrean. Neska haren edertasunak Antso Abarka liluratu zuela besterik ez dakigu, baina seguru irudi horren atzean egundoko emakume bat zegoela, Justizen leinu luzea erditu zuena.

Geldialdia: Erreginaren Gotorlekua

XVI. mendeko harresitutako barrutiaren angeluetako batean dagoen Erreginaren Gotorlekutik, mendebalderantz, Guadalupe ermita ikus dezakegu. Jaizkibelgo magalean dago Guadalupe, Justizeko parajetik gertu, Antso Abarka maitemindu zuen neskatoaren omenez du Justiz deitura eta oraindik izena mantentzen duen baserria dago. Baluarteak, bere posizioa zela eta, eraso ugari jasan zituen Hondarribian izandako setio egoera ezberdinetan. Uste denez, Joana I.a Gaztelakoari egozten zaio izena, bere erregealdian hasi baitzen eraikitzen. 2007an induskatu eta birgaitu zuten bisitatzeko.

Pin It on Pinterest

Partekatu