Hondarribiko Artxiboko dokumentu baten arabera, Bidasoaz bestaldetik zetozen Frantziako tropak ikusi zituen lehen pertsona Juana Mugarrietakoa izan zen. Juana Guadalupeko ermitako serora zen. Emakume ezkongabeek edo alargunek bete ohi zuten postu hori, eta elizak zaintzeaz eta mantentzeaz arduratzen ziren.

Guadalupeko ermitaren ondoan zuen etxean zegoela, danbor hotsak entzun zituen. Leihora atera eta baratzean lanean zen Salvadora Zabaleta kideari galdetu zion soinuaren jatorriaz. Frantses armada ikusi zuten biek, bandera zuriak goratuz, herrira hurbiltzen.

Egoeraren larritasunaz jabeturik, haientzat preziatuena zena salbu jartzea erabaki zuten: baselizaren barruan zegoen Guadalupeko Ama Birjinaren imajina. Eskultura manta batean bildu, besoetan hartu eta parrokia-elizaraino eraman zuten, bidean aurkitu zuten Katalina Labandibarren laguntzarekin. Han, alkateak, hiriko sindikoak eta bikarioak aldare txiki batean gorde zuten imajina, Ebanjelioaren alboan, aldare nagusiaren ondoan.

Frantziako armadak hiribildua setiatuta izan zuen bitartean, bertako biztanleak Guadalupeko Ama Birjinaren imajinara jo ohi zuten, Jainkoaren babesa eskatzera. Garai hartan, fedeak mendiak mugi zitzakeela uste zuten, eta, hain zuzen ere, handik bi hilabetera Frantziako armada erretiratu zenean, garaipena Ama Birjinaren esku-hartzeari egotzi zioten.

Hura ez zen izan baina, Juana Mugarrietakoa partaide izan zuen mirari bakarra. Borroka amaitu bezain arin Ama Birjinaren imajina Guadalupera itzuliko zutela agindu zuten hondarribiarrek. Ermita, baina, erabat suntsituta geratu zen, eta ez zuen sabairik ere. Borroka amaitu eta hilabete batzuetara, imajina Kale Nagusiko parrokian zegoen oraindik. 1639ko martxoaren 20an, elizako ateak itxi zituzten gaueko bederatzietan, ohi bezala. Biharamunean, ordea, Juana elizan bere zereginetan ari zela, imajina hartzen zuen aldare txikia erabat hutsik zegoela ohartu zen. Goiz hartan bertan Guadalupetik gertu igarotako norbaitek abisua eman zuen: Ama Birjinaren estatua ermitako aldarean zegoen, eta, jakina, inork ez zuen haraino eraman. Hogeita bi lekukok baieztatu zuten gertatutakoa. Eta, urte bereko apirilaren 4rako, baseliza konponduta zegoen, Hondarribiaren salbatzailetzat jotzen zena behar bezala hartzeko.

Pin It on Pinterest

Partekatu