Irunen, bertako Alardean parte hartzearen alde antolatzen hasi ziren emakumeak 1995ean ere, eta 1996an Alardeko ordenantzak aldatzen saiatu eta ukatu hori zietenean, urte hartako Irungo Alarde egunean 57 emakume soldaduz jantzi eta desfilatzen saiatu ziren, eskopeta sorbaldan. Irain eta mehatxu artean kanporatu zituzten.

Irungo Alardea pasa eta Hondarribikoa iristeko bi hilabete horietan, Udalarekin eta Alardeko Juntarekin emakumeen parte-hartzea negoziatzen saiatu ziren, Irungoa errepika ez zedin. Huts egin zuten ordea. Uztailean ere Emekik komunikatu zuen momentu hartatik aurrera BAE (Bidasoa Aldeko Emakumeak) izango zela gai hori landu eta aldarria aurrera eramango zuena. Garai horretan Emekiren kontrako erasoak hasi ziren: haien lokala harriekin eta zakar poltsak jaurtiz erasotu zuten. Ordurako, emakumearen parte hartzearen aldekoen inguruko ideia jakinak zabaldu ziren herrian: herriari min egiten ziotela, ez zutela herria maite eta ez zirela bertakoak.

Abuztuaren 14an Hondarribiko Alardean parte hartu nahi zuten emakumeek eskaera indibidualak egin zizkioten Udalari, Alardeko Juntari eta Agintariei: Alardean parte hartuko zutela adierazi zuten eta haien integritate fisiko eta morala babesteko eskatu zuten. Hori dela-eta, abuztuaren 28an prentsaurreko bat egin zuten egoera komunikatzeko. Bertan salatu zuten beldurra zutela, baina aurrera egingo zutela.

Irailak 7ko gauean, 26 emakume Kale Nagusiko 4. atariko etxebizitza batera joan ziren ezkutuan; arropa eskuetan ezkutatuta eta ordu desberdinetan, inork ikusi ez zitzan. Hurrengo egunean, Alardea Kale Nagusitik jaisten ari zela, Kosta konpainia atari aurretik pasatzean emakumeak atera eta desfilatzen saiatu ziren. Kosta konpainian sartzen saiatzea ez zen kasualitatea izan, bertan laguntzeko prest zeuden gizonak baitzeuden. Ataritik irten eta Alardean sartu ziren momentuan bertan irain, kolpe eta bultzaden bitartez emakumeak atari barnera itzularazi zituzten. Garai hartako Alkatea, EAJ alderdiko Borja Jauregi, elizan zegoen momentu horretan, eta, diotenez, kolpe eta irain guzti horien testigu izanda ere, ez zen bere tokitik mugitu.

1996ko Alardea pasata, eta borrokan jarraitzeko konbentzimenduarekin, emakumeez osaturiko Juana Mugarrietakoa elkartea sortu zuten, Irun eta Hondarribiko errealitateak kontuan hartu eta estrategia ezberdinak ahalbidetzeko. Izen hori aukeratzea bertakoak ez zirelako ideia eta kanpotar estigma hori iraultzeko saiakera izan zen: bertakoa izan zen emakume baten izena aukeratu baitzuten.

ARGAZKIA: Jaizkibel Konpainia

Pin It on Pinterest

Partekatu