1638. urte hartan bertan, bi armaden ordezkariak Kale Nagusiko Casadevante Jauregian bildu eta bi herrialdeen arteko su-etena sinatu zuten. Aldi baterako bakea izan zen, ordean, hamar urte gehiago igaro baitziren Hogeita Hamar Urteko Gerra Westfaliako Itunaren sinadurarekin amaitu arte. Azken akordio horrek ere ez zion amaiera eman Frantziako Erresumaren eta Monarkia Hispanikoaren arteko tirabirari, 1659. urtera arte luzatu baitzuten beren arteko gerra. Hogeita Hamar Urteko Gerraren amaierak Habsburgotarren gainbehera ekarriko zuen, Frantziako borboitar boterearen mesedetan.

Ospetsua da Gaztelako almiranteak bere emazteari gutun bidez helarazitako esaldia, setioaren amaieraren adierazgarri: “Adiskidea, gerraz ez dakizunez, etsaiaren eremua lau zatitan banatu zela esango dizut: batek ihes egin zuen, bestea hil egin genuen, besteari su eman genion, eta azkena ito egin zen. Geratu Jainkoarekin, ni Hondarribira noa afaltzera eta”.

Irailaren 7an frantsesen aurka lortutako garaipena errefortzu tropen etorrerari esker gertatu bazen ere, Guadalupeko Ama Birjinari egotzi zitzaion lorpena. Gerra hasieran garaile ateraz gero agindu bezala, irailaren 8ro Guadalupeko ermitara prozesioan joateko konpromisoa hartu zuten. Botoa eman zuten, agintari zibil eta eliz agintari guztiek sinatuta. Aldi berean, prozesioa arma-ikuskapen bat zen: Erdi Arotik zetorren ohitura arrunta zen, non toki bateko biztanleek beren armamentua aztertu eta egintza sakratuan laguntzen baitzuten. Horrela, urteroko ospakizuna ekitaldi militar eta erlijioso bilakatu zen aldi berean. Dokumentuak zioen bezala, “inolako mugarik gabeko festa eta alaitasuna” zen.

Pin It on Pinterest

Partekatu