Beti pentsatu izan dugu, orain gutxi arte, enpresa ekonomiko garrantzitsuak, merkataritza-transakzio handiak barne, gizonen eskumena izan direla. Garai modernoko dokumentazioa aztertzen badugu baina, oso bestelako errealitate batekin egiten dugu topo, agerian geratzen baita emakumeek ere paper garrantzitsua jokatu zutela enpresa-jarduera jakin batzuetan. Euskal Herriko kostaldeko herrietan bereziki nabarmena da hori, ohikoa baitzen gizonek Ternuako arrantza-tokietara joan edo Indietako Bidea egiten denboraldi luzeak etxetik urrun ematea. Senarrak kanpoan zeuden bitartean edo gazte alarguntzean, emakumeek negozioen kontrola bereganatu eta merkataritza-enpresak ondo baino hobeto kudeatzeko nahikoa adore izan zuten.

Emakume merkatarien eredu esanguratsua dugu Katalina Alkizakoa. José Antonio Azpiazuk “Mujeres vascas, sumisión y poder” liburuari esker bere ibilbidea arakatu daiteke. Katalina Alkizakoa familia ospetsu bateko kidea zen, bere senarrak eta seme-alabek kargu garrantzitsuak bete baitzituzten administrazio zein itsas armadan. Oso gaztetatik hasi zen negozioen munduarekin harremanetan. Bere lehen arrastoa 1553. urtekoa da, hiriko kontzejuaren jabetzako lonjak alokatu zituenekoa, alabaina bere senarra Juan Alcegaren heriotzatik aurrera aurki daiteke maizago bere izena merkataritza hitzarmenetan. 1573an “Espiritu Santua” itsasontziaren jabe gisa ageri da Katalina, Espainia Berriko merkataritzarako erabilia. 

1581an, oraindik itsasontziaren jabe izanik, berriro agertzen da dokumentazioan. Oraingoan, Esteban Bulanoren esku utzi zuen, edozein bidetan erabiltzeko eta berak egoki iritzitako prezioak ezartzeko askatasuna emanez. Sevillako artzapezpikuak, Cristóbal de Rojas Sandovalek, Karlos V.aren gorteko pertsonaia ospetsuak eta kasualitatez Hondarribian jaio zenak, bere oinordetzan esleitu zizkion ondasunak kobratzeko eskumena ere ematen dio Esteban Bulanori. Dokumentazioaren arabera, Juan de Góyaz ere ahalorde gisa da izendatua. Oraingoan 1588an, Indietan hildako Diego Balmasedakoari zegozkion kobrantzak egiteko. 1594an, aldiz, bere seme Pedro eta Joan Alcegari ahalordeak ematen dizkie. Bi semeak Sevillan bizi ziren, bertako portutik abiatzen baitziren Ameriketara joaten ziren merkataritzarako ontziak, euren negozioen tamainaren erakusgarri. Dokumentu horiek guztiek “ahalorde-eskritura” izena zuten, eta notario baten sinaduraren bidez, norbaitek, kasu honetan Katalinak, bere legezko ordezkari gisa beste pertsona bat izendatu eta honek bere izenean jarduteko balio zuten.

Katalinak armadore gisa egindako jarduerak, XVI eta XVII. mendeetako dokumentazioan bizirik iraun duten beste emakume batzuen izenekin batera, Europako herrialdeen eta Indiaren arteko merkataritzarako itsasontzien eraikuntzan ere emakumeak sustatzaile izan zirela frogatzen du.

Geldialdia: Denda kalea

Erdi Aroko hirietan hain ohikoa zen gremioen araberako banaketa hura ez da apenas ageri Hondarribiko kaleen izendegian; Denda kalea, baina, salbuespen horietako bat da. Izenak kalearen merkataritza-bokazioari egiten dio erreferentzia. Gremio-izaera mantendu duten beste bi adibide Harategi eta Zilardegi kaleak dira. Erdi Aroko hirigune historikoa artisau eta merkataritza jarduera handia zuen leku zaratatsu gisa irudikatu behar dugu, izan ere, hiriko portura iritsitako salgaiak bertan ibiliko ziren gora eta behera.

Pin It on Pinterest

Partekatu