Oraindik ere gordeta dagoen testamentuari esker, Katalina Gijongoa 1555. urtean hildako Hondarribiko bizilaguna izan zela dakigu. Juanes Casanuevaren alarguna zela ere aipatzen du dokumentazioak. Emakume berezi honen biografia marrazteko zertzelada gutxi ditugun arren, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan hari lotutako dozena bat dokumentu aurki ditzakegu. 

Batzuetan auzi jartzaile gisa, bestetan demandatu gisa igaro da historiara Katalina Gijongoa. 1541eko uztailean, dagoeneko Juanesen alarguna izaki, bere koinatu Esteban Casanuevak burdinazko kintal batzuen salmentarekin lortutako irabaziak eskatu zizkion, bai Katalinari eta baita Jordana Montaotekoari. Urte hartan ere, Joan Aldavek, burdinaren salmenta ere galdegin zionak, legalki berari zegozkion ondasunak ontzi batetik ateratzen utzi behar izan zion Katalinari. Itsasontziko ura xukatzeko ur-ponpa eta bonbarda zepo bat zeuden bertan, garai hartan erabiltzen zen kalibre handiko kanoia zen bonbarda.  1542. urteko beste dokumentu batek Katalina Gijongoak eta Katalina Casanuevak, biak Hondarribikoak, Irunen, eta 30 urteko iraupenarekin, hainbat errota alokatuta zituztela frogatzen du.

Baina Katalinak parte hartzen zuen negozio interesgarriena arrantza zen. 1551ko martxoaren 28an Katalina Gijongoaren eta Juanot Adunakoaren arteko auzia jasotzen zuen dokumentu bat sinatu zen. Pasaiako portuan ainguratuta zegoen “Santa María” izeneko ontzi baten jabeak ziren biak. Ternuan arrantza egiten zuen itsasontzi bat zen, eta bakailaoa harrapatzera eta balea ehizatzera joaten ziren, Juanot maisua zutela. Hondarribiarrek Kanadara egindako espedizioak 1541. urtetik daude dokumentazioan jasota. Katalinak eta Juanotek, agiriak dioenez, erdibana ordaindu zituzten ontziaren gastuak eta, beraz, irabaziak erdibana banatu beharko zituzten.

Arrantza-jardueretan emakumeek duten parte hartzea saregile gisa edo arraina prestatzen egindako jardunarekin lotzen da batik bat, biak ala biak ezinbestekoak, noski. Baina merkataritzaren alorrean gertatzen den bezala, non emakumeak enpresa garrantzitsuen buru izan zitezkeen, itsas munduan ere ez zen salbuespenezkoa arrantzarako ontzien eraikuntza finantzatzen zuten edota Ternuarako espedizioak sustatzen zituzten emakume armadoreak aurkitzea.

Geldialdia: Santa Maria atea

Santa Maria atea, egun bezala, harresiaren bi sarrera nagusietako bat zen. Erdi Aroan eta Aro Modernoan, hirirako sarbidea kontrolatzeko zubi altxagarri bat zuen. Arkuaren gainean ikus dezakegun armarria 1694. urtekoa da, baina ez zen hori bere jatorrizko kokapena. 1879an Amuteko Kaputxinoen komentutik eraman zuten, ordura arte eliza horren atean zegoen. Hondarribiko armarria osatzen duten elementuen artean, hiriko giltzak dituen aingeru bat ikus dezakegu, zutik dagoen lehoi bat, ispilu bat duen sirena bat eta granada bat daraman Triton bat ere. Balea ehizatzen duen itsasontzi bat ere ageri da, arrantzak eta itsasoak Erdi Aroko hiriko ekonomian izan zuten garrantziaren erakusgarri.

Pin It on Pinterest

Partekatu