Leire Landa Irunen jaio zen 1986ko abenduaren 23an. Futbolean jolasten eman du gaztaroa eta Estatu espainoleko talde onenetan ibili da. Nortasuna, lehiakortasuna, ausardia eta sakrifizioa ditu kirolean ezaugarri, eta baita hortik kanpo ere.

Txingudi ikastolako patioan, lagunen artean, eman zizkion lehen ostikoak baloiari, bederatzi urterekin minbiziaz gaixotu eta erietxera eraman zuten arte. Burki-ren linfoma jasan zuen umetan eta esperientzia horrek bizitza markatu zion. Hortik datorkio, adibidez, 23. zenbakiarekiko
atxikimendua. Izan ere, ospitalean zela ezagutu zuen Ivan de la Peña Bartzelonako jokalaria.

Burusoila zen Ivan eta hala zegoen une horretan Leire. Ivan jokatzen ikusi zenuenetik bera bezala Bartzelonan eta gorengo mailan jokatzearekin amesten hasi zen Landa.

Ordutik 23 zenbakia bizkarrean duen elastikoak lagundu du Leire. Realera 18 urte zituela heldu zen eta bost denboraldi eman zituen bertan. Realaren lehen neska taldean parte hartu zuen beraz.

Atletico Madrilera joan zen 2009an eta berriz itzuli zen Euskal Herrira, Athleticen eskutik.

2014ean lortu zuen Bartzelonan eta 23. zenbakiarekin jokatzeko ametsa. Hiru urte eman zituen Barsarekin lehian.

Lesioek baina, bere ibilbide etetea ekarri zuten. Belauneko lotailu gurutzatua hiru aldiz hautsi zuen eta 2016/2017 denboraldi osoan jokatu ezinda egon eta gero, 2017ko uztailean Landak futbol mundua uztea erabaki zuen.

Futbolariaz gainera, gizarte hezitzailea eta soziologiako ikaslea da eta egun Bartzelonan bizi da etxerik gabeko adineko pertsonen zentro batean lanean.

Pin It on Pinterest

Partekatu