Zuen aurrean Oiasso museoa dago. Lehen, herriko eskolak zeuden bertan, gutxi gorabehera 1840tik aurrera. Viteri eskolak egin zituztenean, Iparralde Hiribidean, hara eraman zuten mutikoen eskola, eta eraikin honetan, berriz, gure amek eta amonek aukera izan zuten Lehen Hezkuntza egiteko, haietako gehienentzat ikasketa bakarrak, alegia. Eskola 1984 inguruan itxi zen.

Lehen Gerra Karlistaren ondoren, Udalak herriko maisu bat eta maistra bat aukeratu zituen oposizio bidez. Gizonari bere ezagutzen gaineko azterketa egin zion epaimahai batek; maistrari, berriz, elkarrizketa bat egin zioten herriko andreek, ziurtatzeko bazekiela josten, irakurtzen eta idazten, eta batuketak eta kenketak egiten. Eta halaxe izan zen irakasleen eskolak sortu ziren arte, emakumeentzat unibertsitatera joateko aukera pribilegiatua eta lehena izan zena. Bide batez, oposizioa irabazi zuena eta herriko lehen maistra izan zena Francisca Bernarda Etxeberria izan zen.

Emakumeari eman zaion bigarren mailako papera dela eta, neskatoek zailtasun handiak izan dituzte ikasketak egiteko eta hezkuntza sisteman sartzeko, ia-ia XIX. mendearen amaierara arte. Hala ere, emakumeek ezinbesteko garrantzia izan dute hurrengo belaunaldiei ezagutzak eta balioak transmititzeko orduan.

Esan dugun bezala, emakume askoren ekarpena herriko eskoletan garatu zen, gero eta handiagoak zirenak eta auzoetara ere iritsi zirenak, gure hiriko biztanleria handituz zihoan heinean. Beste maistra batzuk, berriz, beraiek sortutako eskola edo akademietan jardun ziren, Etxeberria ahizpak, esaterako, oraindik jende askoren gogoan daudenak. Erakunde erlijiosoetan ere aritu ziren beste batzuk, “Karitateko Alabak” izenekoan adibidez, –zeinak Irunera iritsi baitziren XIX. mendearen azken herenean–, edota “Mariaren Alabak” izenekoan. Azken horiek Irunera iritsi ziren beste emakume batek, Prudencia Arbidek, sortutako eskola bikainari esker.

Era berean, ezin dugu ahaztu Mari Jose Urruzola Zabalza, Irunen jaioa 1940an, eta hezkidetzaren eta berdintasunerako hezkuntzaren aitzindaria. Idazle eta pedagogo feminista honek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko laguntza zerbitzuetan lan egin zuen hezkidetzaren aholkulari gisa, eta han zenbait liburu eta gida idatzi zituen ume eta nerabeentzat. Orduan eraldatzaileak ziren zenbait gai landu zituen: genero indarkeria, pertsonen arteko harremanak eta sexu heziketa.

Irunen eta Euskal Herrian emakumeek berebiziko garrantzia izan dute ikastolen sorreran; hots, euskara hutsezko eskolak, euskal kulturan eta identitate nazionalean oinarrituak. Ikastolen sorrerak eta haien geroko garapenak, 60ko eta 70eko hamarkadetan, testuinguru zabal bat du: frankismoaren aurkako herri borroka, alegia. Gaur egungo Txingudi ikastola testuinguru horretan sortu zen.

Pin It on Pinterest

Partekatu