Emakumea sexu ahultzat jo izan da… Ideia hori baina, orain 200 urte eskas sortu zen, burgesiarekin batera. (Orduan asmatu zuten adibidez, “korséa”, arnasa hartzea ere uzten ez duen jantzia…) Hori, baina, ez da egia. Iraultza burgesaren aurretk, eta ondoren… emakumeek lan egiten zuten, erruz eta gogor lan egin gainera….10 edota 12 urterekin hasi eta hezurrek ahal zuten arte egiten zuten lan gure amonen amonek.
Aberatsen etxeetan neskame izan ohi ziren, ikuiluko morroi edota hirietako dendetan edota osasun baldintza kaxkarreko fabriketan ere jarduten zuten. Literaturan oso maiz agertzen dira emakume langileak. Ez ordea historian, kontutan hartzen ez ziren lanbideez arduratzen ziren eta, baina
etxeko ekonomiarako ezinbestekoak diren zereginez.
Bidasoa ibaiaren inguruan bizi ziren emakume askok komertziante eta mandatu lanak egiten zituzten, mugaren alde batetk bestera. Errekaderak edota mandatugile moduan ziren ezagunak.
Irunen errekadista gehienek oinez egiten zituzten beren enkarguak, inolako laguntzailerik gabe…
Lanbide hark aukera ematen zien emakumeei zerotik hasteko. Alargunduz gero, edo senarra edo semeak gaixotuz gero, berehalako diru sarrera bat ziurtatzen zien, inongo inbertsiorik egin behar izan gabe eta inoren lan kontraturik behar izan gabe. 10 urte inguruko neskatoei etxera diru pixkat eramateko aukera ematen zien lanbide honek.
Irunen aurkitzen zailak ziren produktuak erosten zituzten, oihalak, medikamentuak… baina baziren tartean bestelako enkargu batzuk ere, aldizkari politikoak, esaterako….Enkargua egiteko eskatzen zionak diru pixkat ematen zien eta erosten zuten dendariak ere xoxen bat ematen zien bere dendan erosteagatik.
Baina, askatasuna eta autonomia ekonomikoa ematen zien lan hark, bizimodu latza zekarren ere.
Ez zen erraza izan behar, ez, Donostiara oinez joan eta etortzea, egun berean, ahalik eta azkarren, eta leporaino kargatuta. Neguko egun laburretan, hotzez, askotan ilunpetan itzuliko ziren segur aski. Garai hartan, Irun osoan 13 farola zeuden; bada, zer izango zen mendi eta basabideetako iluntasuna? Zer arrisku eta mehatxuri ez ote zieten aurre egin beharko emakume haiek?
Gure amonen amonak ez ziren kontatu diguten emakume ahul eta beldurtiak. Emakumeek, eta batez ere emakume pobreenek, oso gogor egin zuten lan.