Artistentzat oso erakargarria izan da beti Bidasoa ibaiaren ingurua. Txingudiko badiako paisaia, bertako landaredia eta argi-aldaketak, Bidasoaren ibai ahoa edota Hondarribiko erdigune historikoaren ezaugarri bereizgarriak maiz izan dira hilezkortuak askotariko margolarien eskutik.  “Bidasoako Eskolaz” ere mintzo izan da pinturaren alorrean. Baina ba al zen Bidasoa inguruan lan egin zuen emakume margolaririk? Emakumeak ez dira baldintza berdinetan sartu artearen mundura, eta pinturan izen bat egitea lortu zutenak, askotan, ahanzturara kondenatuak izan dira. 

Margaret Jordan Patterson margolari estatubatuarra Java uhartean jaio zen 1867. urtean. Aita marinela zuen eta familiarekin bidaiatzen zuen, baita bere jaiotze unean ere. Bere bizitzako lehen urteak aitari mundu osoan zehar laguntzen eman zituen, eta ez zuen inoiz alde batera utzi bidaiekiko eta itsasoarekiko haurtzaroan piztutako grina. Arte ikasketak New Yorkeko Pratt Institutuan egin zituen, ekialdeko, eta bereziki Japoniako, artea maite zuen Arthur Wesley Dow margolariaren eskutik. Paisaia eta natura hilak landu zituen, batez ere olioz, baina akuarela, gouache edo arkatzezko marrazkiak ere egin zituen. Hala ere, bere obraren teknikarik adierazgarriena zurezko blokeekin inprimatzea izan zen, japoniar jatorriko praktikari jarraituz. Ethel Mars artistaren eskutik Parisen ikasitako teknika honetan benetako aitzindaria izan zen.

Irakaskuntzan jardun zuen Bostonen, eta udan lanik ez zuenez, bidaiatzeko baliatzen zuen. Mende amaierako mugimendu artistikoak bertatik bertara ezagutzeko Margaret Europara joan zen. Lehen egonaldia Parisen egin zuen 1899an. Interes handiko esperientzia izan zuen hura, izan ere maiz itzuli zen Europara bere bizitzan zehar, lehenik iparraldeko herrialdeetara eta ondoren Italiara eta Frantziara, bertan denboraldi luzeak emanez.

Bidaia horietako batean Euskal Herria bisitatu zuen, Hondarribitik igaroz. Zumardiko eremuan gutxienez hiru olio pintura egin zituen, in situ eta aire zabalean margotuak seguruenik. Bere estiloaren ezaugarri pertsonalenak ikusten dira lan horietan: argiaren eta atmosferaren tratamendua, kolorearen erabilera bikaina eta paisaiarekiko interesa. Provincetowneko Bakker galeriak (Massachussets), margolariari erakusketa bat eskaini zionak, bere artxiboen artean Hondarribiko postal bat du, Guadalupeko ermitaren zuri-beltzeko argazkia ageri dena, Margaretek 1909ko maiatzaren 8an bere familiari bidali ziona.

Bostongo Copley galerian 1910ean egindako erakusketa baten harira jaso zuen kritiketako batean, honako hau esaten zen: “San Juan, Hondarribia eta San Pedroren koadro guztiek kolorez betetako leku zoragarri eta bitxi hauek margotzeko izan zuen plazeraz hitz egiten dute. Akuarela hauen indarra izugarria da, kolorezko orgiaz ere hitz egin daiteke. Margolaria aske sentitu da eta bere sugarra kutsakorra da“. Margolariak egindako egonaldiarekin gozatu zuela argi dago.

Bere bizitzan zehar, hainbat erakusketa egin zituen. Bai Parisen, baita Bostonen eta San Frantziskon ere, non ohorezko aipamen bat irabazi zuen Panama-Pacific Nazioarteko Erakusketan; edo Filadelfian, bertako akuarela lehiaketan domina lortuz. New Yorkeko Metropolitaneko, Londresko Victoria & Albert Museumeko edo Bostongo Arte Ederren Museoko bildumen barruan bere lanak daude. Museo horietan aritzen zen lehen emakumeetako bat izan zen Margaret Jordan Patterson.

Geldialdia: Zumardia

“Alameda” izenez ezaguna den arren, berezko izena Vázquez Díazen Zumardia da, Huelvan jaio arren hiriarekin lotura handia duen margolariaren omenez. Daniel Vázquez Díaz (1882-1969) Parisera bidean zen 1905ean, Hondarribitik igaro eta, bere paisaiak liluratuta, denboraldi batez geratu zenean. Ordutik, urtero bueltatzen hasi zen Hondarribian bere kolore eta argiekin liluratuta, Margaret Jordan Pattersoni gertatu zitzaion bezala.

Pin It on Pinterest

Partekatu