Maria Teresa Austriakoa (1638-1683) Filipe IV.ren eta Frantziako Isabelen alaba zen. Bere printzesa izaerak, laster bihurtu zuen Europako aliantza politikoetarako funtsezko pieza. Horren lekuko Hogeita Hamar Urteko Gerra amaitzeko negoziazioak izan ziren, bere aitak Frantziakoa errege Luis XIV.arekin konprometitu zuen-eta. 1659an Pirinioetako Hitzarmena sinatu zen Faisaien uhartean, arrazoi honegatik Konferentziaren uhartea ere esaten zaio irlari. Urtebete geroago ezkontza planifikatu zen, eta bi herrialdeen arteko mugatik hurbil dagoen herri batean egin behar zela adostu zen. Hori dela eta, Hondarribia aukeratu zuten ospakizunerako. Garai hartan, oso ohikoa zen izaera politikoko itunak ezkontza-loturen bidez berrestea, eta ezkontza hau bereziki seinalatua zen Europako errege dinastiarik garrantzitsuenetako bi elkartzen zituelako: Habsburgokoa eta Borboiak.

Errege segizioa, erregea eta bere alaba buru zituena, 1660ko ekainaren 2an iritsi zen Hondarribira. Lagun zituzten nobleekin batera, ehunka morroi, 500 zaldizko soldadu eta 1.500 oinezko zekartzaten, 32 gurdi, 18 errege auto eta bestelako 70 ibilgailu. Erregeak eta infantak Karlos V.aren jauregian hartu zuten ostatu. Hiriko biztanleentzat ikuskizun ederra izango zen luxuzko erakustaldi hura.

Ezkontz hitzarmena hurrengo egunean izan zen parrokia-elizan, baina Luis XIV.a senargaia ez zen bertaratu. Botereen bidezko ezkontza bat izan zen, non Frantziako erregea, Donibane Lohizunen ostatu hartua zegoena, Luis Mendez Harokoak ordezkatu zuen. Gorteko protokolo osoa ezkontza ekitaldiaren zerbitzura jarri zen. Erregeak eta infanta karroza batean joan ziren elizara, ostatu hartzen zuten tokia gertu egon arren. Maria Teresak, Frantziako monarkiaren ikurra zen zitori hori lorez brodaturiko jantzi zuria zeraman soinean. Aita santuaren dispentsa bat igorri behar izan zuten ezkontza ekitaldia ospatzeko, senargaiak odoleko lehengusuak baitziren, bai aitaren aldetik, zein amaren aldetik ere. 

Ezkontzaren ostean, infantak Espainiako tronurako zuen eskubideari uko egin zion, bat egitearen garrantzi politikoaren seinale. Oraindik ere parrokiako beirate batean jasota dagoen zeremoniaren ondoren, eztei-oturuntza bat egin zen gazteluan. Hiru egun beranduago, Frantziako erregina berria eta bere aita, Filipe IV.a, motibo mitologikoekin apaindutako gondola dotore batean ontziratu ziren Faisaien uhartea helmuga. Han zain zituzten Frantziako erregina ama, Ana Austriakoa, Espainiako erregearen arreba zena, eta Mazarino kardinala. Ustekabean agertu zen Luis XIV.a gaztea, emaztea ezagutzeko irrikaz, eta pabiloiko atetik zelatatu zuen topaketa. Uharteko pabiloien antolaketa eta dekorazio guztia, luxuzko tapizekin, Velázquez margolariak diseinatu zuen, urte gutxi batzuk lehenago infanta irudikatu zuena eta gazteluaren apainketaz ere arduratu zena. Senar-emazteen arteko lehen topaketa ofiziala hurrengo egunean, ekainaren 7an, izan zen. Egun horretan, Maria Teresa Austriakoak eta Luis XIV.ak ezkontza-kontratua sinatu zuten, legezko lotura berretsiz, bigarren ezkontza balitz bezala. Filipe IV.ak eta Luis XIV.ak bi herrialdeen arteko bakeari eta adiskidetasunari eusteko promesa egin zuten. Egitura politiko horren erdian Maria Teresa gaztea tresna mesedegarri bat besterik ez zen.

Bizitza berri bat hasten zen ezkonberriarentzat. Egun horretan, agur esan zion aitari, eta, Faisaien uhartetik, beste ertzera joan zen, lehen aldiz, Frantziako lurra zapaltzera. Donibane Lohizunen, ekainaren 9an, ezkontzaren zeremonia errepikatu zuten, Baionako gotzainak gidatuta, oraingoan Luis XIV.a bertan zela. Historian emakume gutxi egongo dira euren ezkontza hiru aldiz ospatzeko moduko garrantzia dutenak.

Geldialdia: Karlos V.aren gaztelua

Gazteluaren eraikuntza, hiriko tokirik altuenean kokatua, Antso Abarka errege nafarraren lana izan zen, Antso Jakitunak handitu zuen arren. Gaur egungo itxura Karlos V.aren esku-hartzeari zor zaio, gotorlekuaren eta egoitza inperialaren funtzioak lotu baitzituen, soiltasun handiz. Eraikinak, orduan, areto ezberdinak zituen, gelak, tropen ostaturako guneak, biltegia eta munizio gordetzeko ganbara, ziegak eta zalditegiak barne. Sarrerako atearen gainean Karlos V.aren armarri inperiala ikus daiteke. Bertan hartu zuten ostatu Maria Teresa Austriakoa infantak eta bere aita Filipe IV.ak Hondarribira errege ezkontzara joan zirenean.

Pin It on Pinterest

Partekatu