1919an jaio zen Menchu Gal Irunen, euskal familia errepublikazale batean. Menchuren senide asko musikaren munduan murgildu baziren ere, berak margolaritza aukeratu zuen. Marrazketan ematen zuen eguna. 12 urterekin pintatu zuen bere lehen margolana: Gain-gainean, 1931n.

Garai hartan ezagutu zuen bere maisu handietako bat: Gaspar Montes Iturrioz. Maisuak, ikaslearen gaitasun harrigarriak ikusirik, Menchuren gurasoak konbentzitu zituen eta Parisera ikastera bidali zezaten, 13 urte besterik ez zituenean.

Parisen ezagutu zituen bere pinturak etorkizunean ibiliko zituen joera nagusiak: faubismoa, espresionismoa, kubismora eta inpresionismoa.
Parisen izan ondoren, Menchu Madrilera lekualdatu zen eta Arte Ederretako San Fernando Eskolan sartu zen. Etorkizuneko hainbat pintore ez ezik, Lorca eta Neruda poeta ospetsuak ezagutu zituen han, eta bere maisuetako bat Aurelio Arteta euskal margolaria izan zen.

Gerra ostean, 1943an, Madrilgo Eskolako kide egin zen eta garai hartako abangoardiarekin lan egin zuen. Menchu Gal zen Madrilgo Eskolan aktiboki parte hartzen zuen emakume bakarra eta gogor borrokatu behar izan zen gizonezko haien guztien artean bere lekuari eusteko…

Zailtasunak zailtasun, 1959an, Espainiako Pintura Saria irabazi zuen lehen emakumea bihurtu zen, Nafarroako Arraioz herriko paisaia bat esker. Paisaiak izan ziren haren obraren gai nagusia; Euskal Herrikoak batik bat eta bereziki Bidasoa ingurukoak.

Menchuk biziaren parte handi bat Euskal Herritik kanpo igaro bazuen ere, harreman estua izan zuen beti Euskal Herriarekin. Bere ibilbidearen azken aldera, jaioterrira itzuli zen, Irunera, eta hiri horretan bizi izan zituen azken 5 urteak. Bere ibilbidearen aitorpen gisa, 2005ean Gipuzkoako
Urrezko Domina jaso zuen eta domina hori eman zioten lehen emakumezkoa izan zen. Eta 2007an, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria eman zioten.

2008ko martxoaren 12an hil zen Menchu, bere museoa ezagutu gabe. Baina Gaur egun, begien pare duzue, Urdanibia enparantzan bere omenez.

Pin It on Pinterest

Partekatu