Irunen hiru pospolo fabrika zeuden, baina ezagunena Azken Portuko Junkaleko Andre Maria zen. Oraindik ikusgai duzue orduko tximinia handia.

1936ko gerra baino lehen Irungo 600 emakumek baino gehiago egiten zuen bertan lan. Euren lana pospoloak lotu edo kaxatxoetan sartzea zen. Lana bukatuta egindakoa pisatu eta horren araberakoa zen jasotzen zuten soldata.

Emakume gazteak ziren pospologileak baina, biziki ausartak ziren, euren eta langile ororen eskubideen alde gogoz borrokatu ziren-eta.
Haien berriak XX. mendearekin hasten dira. 1903an lankide baten kaleratzearen aurrean, 30 pospologilek planto egin eta lantokia utzi zuten. Urte batzuk beranduago, pospologileen aldeko sindikatua osatuko zuten, sindikatu feminista gisa izendatua ere. 1920. urteen bueltan greba eta borrokaldi handiak izan ziren, krisian zen industria honen baitan.

Manifestazio jendetsuak, itxialdiak enpresa barruan, historiara pasa den aterki arteko gudatxo bat eta beste hamaika protesta egin zituzten pospologileek. Herri kondairak dio pospolo fabrika barruan itxialdian zirela, egun eta gauez bertan mugitu gabe zeudela, protesta galarazteko pospolo fabrikara bertaratutako poliziak orkatiletatik heldu eta leihotik zintzilikatu zituztela.

Irungo pospologileak gainera, beste langileentzat ere eredu bihurtu ziren eta haien pausuen atzetik beste fabriketako langileak ere gogoz borrokatu ziren. Irungo langileria ehuntzen eta saretzen asko lagundu zuten gure pospologileek.

Gure herritik urrun, Erresuma Batuan ere pospologileak izan ziren–Matchgirls izenekoak bertan–, mugimendu sindikal, feminista eta Alderdi Laboristaren jatorria markatuko zutenak.

Ehunka emakume aritu baziren ere Irungo pospolo fabriketan lanean, emakume baten izena agertzen da behin eta berriz lehen azaldutako historia ia guztietan. Rosalia edota Rosita Iglesias.

Salamankako Vitgudino herrian jaio zen Rosita 1907an eta Irunera etorri zen ondoren. Gazte gaztetik militante, aktore lanetan iaio eta jende aurrean hitz egiteko gaitasun handia zuen emakume honek. UGTko kideek bera hautatu zuten Sobietar Batasuna ezagutzeko bidaia batera ordezkari gisa joateko.

Gerraren ostean ezarritako diktadura frankista bereziki gogorra izan zen emakumeentzat, lan merkatutik, eta beraz pospolo fabriketatik ia desagerraraziz. 1990. urtean itxiko zuten behin betiko pospolo fabrika.

Pin It on Pinterest

Partekatu