Hemen, Ama Xantalen kalearen hasieran, Irungo burdelik ezagunenetako bat egon zen. Etxea 90eko urteetan erre egin zen.
Udal dokumentazioan ez dago aztarna askorik prostituten gainean, hain zuzen beraien lanaren izaeragatik, baina bakarren bat bada, eta batzuetan oso kontu deigarriak eta bitxiak dira. Deigarriak ziren, esate baterako, “El Guerrilla” izenekoaren alabak. XIX. mendearen erdialdean, behin eta berriz agertzen dira ahizpa hauek, eta agerian uzten dute emakume pobre eta prostituituen bizimodua, zeharo kontserbatzailea eta hipokrita zen gizarte batean. Hala, prostitutak onbideratzeko programa batean parte hartu zuten ahizpa hauek, Policarpo de Balzolak eta Juan José de Olazabalek diseinatuko programa zen, José Peñaren herentziako diruarekin egina. Hilketa bateko lekuko gisa ere agertzen dira, bai eta traslado baten biktima gisa ere, sexu bidezko gaixotasun bat harrapatu zutelako.
Azken hori da, osasunarena hain zuzen, prostitutak dokumentazioan agertzeko beste arrazoietako bat. Aurreko mendeko 20ko eta 30eko urteetan, sexu langileei aldian behin herriko medikuarekin azterketak egitera behartzen zien Udalak, gaixotasunak ez zirela zabalduko ziurtatzeko. Eta, azkenik, erroldetan ere agertzen dira, zehatz-mehatz identifikaturik, eta hori ez zen gertatzen, adibidez, beste lanbide batzuekin. Horrela, badakigu 1925ean Irunen prostituzioan aritzen ziren ia emakume guztiak Irundik kanpokoak zirela. Ziurrenik, emakume prostituituek beren herrietatik kanpo jarduten zuten prostituzioan, hain zuzen ere beren familien izen ona babesteko eta bizimodu anonimoago eta libreago bat edukitzeko.